Onddoak

Orribeltz berdexka
Panaeolus sphinctrinus

Orribeltz berdexka, Panaeolus generoko perretxikorik arruntena da. Panaeolus generoko espezie guztiak perretxiko ez jangarrien taldean daude. Horietariko batzuk gainera pozointsuak dira; hala nola, P. sphinctrinus, non eragin haluzinagarriak dituen. Txapel grisaxkak pixkanaka kanpai forma hartzen du eta ertza apendikulatua da. Hanka mehea, zuzena eta erraboilduna da. Talde txikitan ateratzen da udaberritik udazken bukaera arte.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Panaeolus sphinctrinus

Artikuluari buruz
Egilea: Ostaizka Aizpurua
Sorrera: 2011/12/02
Azken eguneraketa: 2011/12/16
Bisita-kopurua: 1244

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia:
Deskribatzailea: (Fr.) Quél. 1872
Ekologia
Koprofiloa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 2-5 cm-ko diametroa du. Hasieran, oboide forma izaten du baina pixkanaka koniko eta kanpai forma hartzen joaten da. Kutikula, laua, distiratsua eta ez likatsua da. Oliba-gisaxka eta gris-beltzaxkaren arteko kolorea du. Ertza orrien aldera kurbatua dago eta gaineztatua da. Gainera, ertzetan hiruki formako errezel hondakin zuriak ditu.

Estipea

Hanka, 4-12 x 0,2-0,5 cm-koa da, mehea, hutsa eta zuzena. Goialdean lausotua izan arren, behealdean erraboilduna da. Txapelaren kolore bera izaten du, nahiz eta goialdean tonu argiagoak hartu.

Orriak

Orri adnatuak, zabalak eta barrunbedunak ditu. Orriek kolore gris-beltzaxka izaten dute.

Mamia

Gris koloreko mami mehea du, usainik eta zaporerik gabea.


Mikromorfologia

Esporak

15-20 x 9-12 μm-ko espora marroi-beltzak ditu. Limoi forma dute eta leunak dira. Espora-jalkina beltza da.


Ekologia

Habitata

Zelai eta larreetan, parkeetan, bide ertzetan eta animalien gorotzak dauden lekuetan ateratzen dira, talde txikian. Urola kostako bailaran espezie hau nahiko arrunta da.

Perretxiko-garaia

Udaberrian eta udazkenean topa dezakegu perretxiko hau.

Jateko balioa

Pozointsua da, eragin haluzinagarriak ditu.

Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...