Onddoak

Etsai eztena
Phallus impudicus

get

go site Euskal Herrian udaberritik hasita udazken parterarte oso ohikoa den onddoa da, bai konifero zein hostozabal basoetan ere. Arrautz zuriko forma duen peridio batetik falo moduko fruitu gorputza garatzen da. Bi atal ditu, oin zuri zilindriko bat eta kanpai formako errezeptakulu bat, inguruan kolore berdeko eta usain txarreko gleba daukana. Usain txarra intsektuak erakartzeko mekanismoa da, horiek arduratzen baitia bere esporak barreiatzeaz. Jaki bezela balio haundirik ez izan arren, arrautz barruan dagoenean gordinik jan daiteke.

Argazkia: rozalia sevokova
Phallus impudicus

Artikuluari buruz
Egilea: Aitziber Zufiaurre
Sorrera: 2012/01/11
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 2154

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Phallales
Familia: Phallaceae
Deskribatzailea: L.: Pers. 1753
Sinonimoak
http://www.you-select.nl/?real-write-my-papers
Ithyphallus impudicus
Morellus impudicus
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai


Galeria

Etsai-zakila
Asier Uribeetxeberria ( 2011/11/15 )

Makromorfologia

Fruitu gorputza

enter site

http://noxoinfo.com/top-rated-essay-writing-service/ Peridio bigun eta oinduna duen basidiomikoto honen fruitu gorputzaren izaera dikariontea da. Garapen angiokarpikoa du, kolore biziko gleba babestuta hazten delarik. Mamia zuria eta samurra da. Gazteak diren onddoek errafau usaina askatzen dute.

Peridioa

see Arrautz zuri formakoa da eta 3-6 cm-tako diametroa dauka. Lurzoruan erdi-lurperatuta ageri da mizelio-kordoi lodi batzuetaz oso gogor helduta. Arrautz forma duenean zehar ebaki bat egitean peridio fin leun zuriaren azpian kolore marroi eta ehundura likatsukoa den geruza bat ikusten da. Egitura likatsu hori gleba babesteaz arduratzen da eta azpian geruza zuri bat dago, behin fruitu-gorpotza garatzean oina emango duena. Fruitu-gorputza haztean peridioa apurtu eta oinaren azpialdean bolba bat osatzen geratuko da.

source link Gero, peridioa apurtu eta oin eta errezeptakulo batez osatutako egitura deigarria sortzen da. Errezeptakulua kolore biziko eta usain txarreko gleba batez estalita dago. Errezeptakuloa kanpai itxurakoa da eta bere neurriak 4-5 x 2-3 cm-koak izaten dira. Kanpaiaren gainazala berez zuria eta sare itsurakoa bada ere (erlauntz itxurakoa) glebaz estalita egon ohi denez gainazal leuna eta berde iluna daukanaren itxura ematen du. Erpinean zulo bat dauka.

Gleba

Kolore berde ilunekoa eta likatsua izateaz aparte, usain oso txarrekoa da. Errezeptakukuaren gainazalean kokatzen da faloa behin garatuta dagoenean, izan ere modu horretan errezagoa du bere usain txarra barreiatzea intsektuak erakartzeko, bereziki euliak. Usain txarra, garatu duen moldaera da intsektuak erakartzeko horiek baitira bere esporak barreiatzearen arduradunak.
 

flower writing paper  

Estipea

http://kemon.vn/?p=best-online-resume-writing-services-in-australia Zuri eta zilindrikoa izateaz gain barnetik hutsa da. 20 cm neurtzera hel daiteke eta bere zabalera 2-4 cm-ren artean egon ohi da. Gainazal porotsua dauka.


Mikromorfologia

Basidioak

owl writing paper Holobasidio klabiformeak dira eta garapen exogenoz lau exospora garatzen dituzte.

Esporak

go to site

help writing a literary analysis paper 4-5 x 2 mikrakoak dira eta kolore berde ilunekoak. Intsektuen bidez barreiatzen dira, hau da, askapen pasiboa eta hezea dute: intsektuen erakarpenaz gleba arduratzen da, askatzen duen usai txarragatik.


Ekologia

Habitata

see url

Humus askoko lurzoruetan maiz ageri da, baita usteltzen hasitako zuhaitz enborretan ere. Koniferoen eta hostozabaleko basoak oso gustoko ditu, baina horretaz gain larre zein lorategietan ere topa daiteke. Udaberri hasieran hasita udazken amaierararte ateratzen da.

http://vilamilla.com/less-homework-quotes/  


Habitat bereko espezie batzuk:
Lanperna horia
Amanita gemmata
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Mitra-zuria
Helvella crispa
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Antrodia serialis
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Onddo iodousaina
Boletus impolitus


Jateko balioa

blank

see url Jaki bezela ez du balio handirik, bere usain txarra dela eta erakargarritasuna galtzen baitu. Hala ere, ez da toxikoa eta arrautzean gordeta dagoen bitartean peridoa kenduz gero gordin jan egiten zen aintzinean. Gaur egun oso toki gutxitan jan egiten da.

Antzeko espezieak
Phallus hadriani

http://www.lakecharlesclinicaltrials.com/dissertation-abstracts-online-c-worldwide/ dissertation abstracts online c worldwide

here Oso antzekoak diren arren P. hadriani-ren peridioaren kolorea arrosa da.


Mutinus caninus

source site

papers for money Onddo hau txikiagoa da eta urriagoa, eta errezeptakulua gorria eta bereiztugabea da.


Anthurus archeri

http://southerngothiccreations.com/dissertation-submitted-in-partial-fulfilment/

http://www.frola.cz/college-essays-about-community-service/ Arrautz forma dutenean nahas egin daitzeke biak zuriak eta oso antzekoak direlako, baina arrautz horri zehar-ebaki bat eginez gero desberdintzea erraza izango da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...