a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #

Onddoen toxikotasuna

http://emporiumsoft.com/product/lynda-com-framemaker-10-essential-training/ Azken urte hauetan onddoak biltzen dituzten pertsonen kopurua asko hazi da Euskal Herriko basoetan. Hau, ez da arraroa, izan ere, onddoak gero eta estimatuagoak diren gutizia bat baitira. Kulturalki, kataluniarrekin batera euskaldunak izan dira gizarterik mikotrofoenak historian zehar. Honen froga bi herrialde hauetan jaso eta jaten diren espezie kopuru handia. Onddoak biltzeko ez da behar material berezirik, laban eta otar batez nahikoa da. Jateko duten balioak eta biltzeko azaltzen duten erraztasunak pertsona asko bultzatu ditu onddo-biltzaile izatera, modan dagoen jarduera bat dela ere esan daiteke.

Gutizia bat direla goian aipatu da, baina onddoek pertsona ugariri eragin dizkiete sustoak, batzuetan beherako bat baino gehiago izan ez dena, ondorio larririk gabe. Beste batzuetan, kasu larrienetan, heriotzak ere eragin dituzte. Beraz onddo bat, ahora eraman aurretik guztiz ziur egon behar da hau jangarria dela.

go site Onddoa jangarria den edo ez jakiteko modu fidagarri bakarra dago, ezagutzea, beste metodo guztiak mitoak direlarik. Onddo bat identifikatzeko orduan zenbait parametro izan behar dira kontutan; pileoaren forma, kolorea, tindaketak, esporak, habitata… Esperientzia biltzailearen aldeko puntu bat da. Gizartean, oso hedatuta daude sasi identifikazioa egiteko zenbait mito, hauek ahoz aho zabaltzen dira eta pertsona batzuk itsu-itsuan sinesten dituzte. Esate baterako askok uste dute bareak jandako perretxiko guztiak gizakiarentzako jangarriak direla. Bareek Amanita phalloides-a inongo arazorik gabe jaten dute eta guretzako hilgarria da. Hedaturik dagoen beste mito bat, onddoen kolore aldaketekin dago erlazionatuta. Askoren ustetan, onddoa moztu eta kolorea aldatzen bazaio (urdindu) ez da jangarria. Hau ere ez da egia, esate baterako Boletus eryothropus onddoa moztean urdin ilun bihurtzen da berehala, eta jangarri ona da. Zilarrezko txanpon batekin onddoa frijitzean datza beste sasi identifikazio bat. Txanponak kolore beltza hartzen badu onddoa ez dela jangarria uste da. Esate baterako oso estimatua den ziza horiak (Cantharellus cibarius) kolore aldaketa hori eragiten du.

Goian aipatu bezala, onddo batzuk jaki gozo eta estimatuak dira. Hauetaz disfrutatzeko ezinbestekoa da oso ondo ezagutzea, onddo kaltegarri bat jateak eragin oso larriak izan baititzake.

http://basilsdentalclinic.com/?ditch-digger-resume ditch digger resume Onddoen perretxikoak sortzen dituzten kalteen arabera sailka daitezke, ez baitituzte guztiek sintoma berdinak eragiten.

Espezie toxikoen zerrenda

Espezie hilgarrien zerrenda

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...