Intoxikazio atropinoidea
Miko-atropina

Intoxikazio atropinoidea

go site Amanita generoko bi onddo dira intoxikazio hau eragiten dutenak: Amanita muscaria eta Amanita pantherina. Bigarrenak eragiten du intoxikazioaren sintoma bortitzenak, zenbait indibiduotan heriotza eragin duelarik. Esan beharra dago hau ez dela normalena, onddo hau ez baitago hilgarri bezala katalogatuta, toxiko arriskutsua bezala baizik.

Toxina

Duela urte batzuk intoxikazioaren eragile nagusia muskarina zela uste zen. Gaur egun ordea, ikusi da hau ez dela egia, alkaloide honen kontzentrazio maximoa pileoko kutikulan aurkitzen baita. Onddoari atal hau kendu eta ondoren janez gero, intoxikazioa berdin berdin agertzen da. Intoxikazioaren eragilea miko-atropina da. Honek, belaiki (Atropa belladonna) atropinaren oso antzekoak diren efektuak sortzen ditu, begi ninien handipena izanik ezagunena. Aipatzekoa da muskarina eta miko-atropina antagonistak direla, hau da kontrako efektuak dituztela. 2 onddo hauek toxikotasunaren zati handi bat galdu egiten dute egosten direnean.

Sintomatologia

homework help thesis statement Intoxikazio parafaloidirarrean ez bezala onddo hauek eragindako sintomak onddoa irentsi eta denbora tarte laburrera agertzen dira. Kasu batzuetan lehen gorakoekin onddo zatiak kanporatzen dira toxinen efektua baliogabetuz. Hau gertatzen ez denean lehen sintomak 4 ordutara agertzen dira. Lehena midriasia izaten da (begi-ninien handipena), urdaileko arazoak, hots gorakoak eta berakoak flatulentziekin batera. Sintomarik arriskutsuena nerbio nahaste iragankorra izaten da. Hau, sarritan “delirium”-eneraino irits daiteke, mozkorraldi sentsazio handiarekin. Hauek aluzionazioak sortu ditzakete. Gaitz psikosomatiko guzti hauek loaldi sakon batekin amaitzen dira. A. pantherinak eragindako intoxikazioak aurreko sintomez gain, kolera erako urdaileko trastornoak eragiten ditu.

source link Eurasiako iparraldeko kulturetan Amanita muscaria mozkortzeko erabilia izan da eta gorputzetik haratago dauden sentsazioak lortzeko, esate baterako bidaia astralak.

Espezieak

Amanita pantherina
Lanperna txarra
Amanita pantherina
Agaricales Amanitaceae
Toxikoa

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...