Intoxikazio faloidarra
Falina, Amanitina, Faloidina

Intoxikazio faloidarra

Amanita generoko 3 onddok eragiten dute intoxikazio mota hau gizakiarengan, duela urte batzuk arte intoxikaturiko pertsonen erdia hil egiten zen.  Amanita virosa, Amanita verna eta Amanita phalloides dira intoxikazioaren eragileak. Bakoitzak 3 toxina ezberdin dauzka, Amanitina, Falina eta Faloidina.

Toxinak

Falina

source site 3 toxinetako bat Falina da, hau sustantzia hemolitiko bat da. Onddoa gordinik jaterakoan eragiten du kaltea, sustantzia termolabila baita, beroarekin suntsitzen da. Fordt-en hemolisina bezala ere ezagutzen da.

Amanitina

source site Bigarren toxikoa Weiland-en Amanitina da. Aurrekoa ez bezala hau indolaren taldeko polipeptido bat da. Hipogluzemia, odolean azukrearen kontzentrazio baxua eta kariolisia (globulu gorrien suntsipena) eragiten du. Sustantzia alkaloide hau Faloidina baino toxikoagoa da, baina eragin motelagoa dauka.

Faloidina

Geratzen den toxina Faloidina da, hau hexapeptido alkaloide bat da. Toxina honek gibelean eta urdailean dauka eragina, azken honetan hemorragia handia sortuz. Gibeleko gantzen degradazioa eragiten du, zelula hepatikoen mintzean atxikitzen baita, potasioaren galera azkarra eraginez.

Sintomatologia

Intoxikazio honek daukan arazoetako bat sintomen agerpen berantiarra da, sintomak, toxinak odolera igarotzen direnean agertzen dira. Sintomen agerpena 6- 48 ordu bitartean gertatzen da, ohikoena 8-12h bitartean izanik, hala ere pertsona bakoitzaren araberakoa da.

Lehenengo sintomak beherakoa, oso jarraian gertatzen diren gorakoak, izerditzea, egarria, urdaileko min handia eta odoleko urearen kontzentrazioa handitzen da. Guzti hau ondoez sentsazio batekin batera gertatzen da. Aurpegian larritasunezko “riktusak” izatea normala da, begi ninietan midriasia ematearekin batera. Lehen fase honetan gaixoa askotan hil egiten da, gorputzaren gelditze masiboaren ondorioz.

Bizirik jarraitzen duten gaixoek onera egiten dute hurrengo egunetan, baina ez dira sendatzen, sintomak berragertzen baitira. Lehen fasean agerturiko sintomez gain, ikterizia(gorputzak kolore horia hartze du), miokarditis-a, anuria eta hiperkolesterolemia pairatzen dute. Takikardia eta hipotentsioa daukaten gaixoek oso pronostiko txarra izaten dute.

Tratamendurik izan ezean talde honetako onddoak jaten dituzten pertsonak hil egiten dira. Lehen fasean heriotza gorputzaren gelditzeagatik ematen da, bigarren fasean zehar biriketako edemaren ondorioz. Fase honen bukaerara heltzen direnak koma uremiko baten eraginez hiltzen dira.

Intoxikaturik hil diren pertsonen autopsiak egiterakoan organoen odoljarioa behatu da, batez ere, giltzurrun gibel eta nerbio sisteman.

Tratamentua

Bi tratamendu ezberdin erabiltzen dira intoxikazio faloidiarraren aurka. Lehena, onddoa jan eta denbora gutxira ezartzen bada oso eraginkorra da. Lehenik eta behin, urdailaren garbiketa egin behar da. Liseritu gabeko onddo zatiak kanporatzeko purga gazia ematen zaio gaixoari. Ondoren “Dujarric ” sueroa eman behar zaio. Gazur hau “Pasteur institutuan”, Frantzian sintetizatzen da, hau arazo bat izanik, gazurak lehen 24 ordutan baitu efektua.

Amaniten toxinak odolera, gibelera heltzen direnean bigarren tratamendua ezarri behar da. Egia esanda ez da sendatzeko tratamendu bat, tratamendu paliatibo bat da, hau da, gaixotasunak sorturiko sintomen aurka.

Espezieak

Amanita phalloides
Hiltzaile berdea
Amanita phalloides
Agaricales Amanitaceae
Hilgarria
Amanita verna
Hiltzaile goiztiar
Amanita verna
Agaricales Amanitaceae
Hilgarria
Amanita virosa
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Agaricales Amanitaceae
Hilgarria
Galerina marginata
Galera hiltzaile
Galerina marginata
Agaricales Strophariaceae
Hilgarria
Lepiota brunneoincarnata
Galanperna hiltzailea
Lepiota brunneoincarnata
Agaricales Agaricaceae
Hilgarria
Lepiota brunneolilacea
Galanperna arre-lilazeoa
Lepiota brunneolilacea
Agaricales Lepiota
Hilgarria

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...