Intoxikazio parafaloidarra
Orellanina

Intoxikazio parafaloidarra

Onddo parafaloidiarrek sortzen dituzten gaitzak eta onddo faloidiarrek sortzen dituztenak oso antzekoak dira. Lehenak giltzurrunean dute eragina batez ere eta bigarren taldekoak ordea gibelean. Beste ezberdintasun bat sintomen agerpen denboran dago, intoxikazio parafaloidiarrak eragindako sintomak oso berandu agertzen baitira, batez beste onddoa irentsi eta 10-15 egunetara.

Toxina

source url Intoxikazioaren eragilea den substantzia alkaloidea orellanina da. Sintomak 4. egunetik aurrera agertzen dira, nahiz eta normalena 10-15 egunen artean agertzea diren. Hala ere sintomak 18 egunetara agertu diren kasuak ere plazaratu dira. Esan beharra dago, intoxikazioaren inkubazio denbora gero eta luzeagoa izan sintomak orduan eta murritzagoak eta apalagoak direla.

Sintomatologia

Sintomak fase desberdinak aurkezten dituzte; lehen fasean giltzurruneko arazoak agertzen direlarik, esate baterako poliuria, gernuaren jariapen handia 2,5 l/24h baino handiagoa eta albuminuria, albuminaren agerpena gernuan. Giltzurruneko arazoekin batera gaixoak gorakoak eta beherakoak izaten ditu. Intoxikazioaren fase goiztiar honetan arazo neurologikoak ez dira arraroak izaten, intoxikaturiko pertsonak egunez logalea izaten du eta gauez logabezia. Guzti honekin batera buruko minak pairatzen ditu.

Bigarren faseko sintomarik nabarmenena ikaragarrizko egarria da. Honek eragiten du, gaixoak aho zabalia oso lehor igartzea. Fase honetan albuminuriak jarraitzen du, eta polinuria, oligonuria izatera pasatzen da. Gorako eta beherakoen maiztasuna eta intentsitatea emendatu egiten da. Gaixoak hotzikarak izaten ditu, gorputzeko tenperatuak aldaketarik jasan gabe.

Sintomak agertzen direnetik 4-5 egunetara gaixoak onera egiten du, ia sintoma guztiak desagertzen direlarik, soilik albuminuria pairatuz. Gaixotasunak “desagertzen” den momentutik 3-5 egunetara sintomak berragertzen dira. Oligonuriarekin batera, gorako hemorragikoak agertzen dira. Sabeleko minaren intentsitatea handitu egiten da, gibeleko arazoak bezala. Kasu batzuetan, edemen presentzia behatu da gaixoen gorputz-adarretan.

Intoxikazio mota hau pairatzen duten pertsonen % 15-a hil egiten da. Heriotza, onddoa jan eta 2-3 astetara gertatzen da, koma uremikoak eraginda (giltzurrunen lan uztea). Haur, zahar, eta gaixoen kasuan, gaixotasunaren eboluzioa azkarragoa izaten da. Pertsona helduen kasuan behatu da gaixotasunak gero eta inkubazio laburragoa izan gaixoak sintoma larriagoak pairatzen dituela. Hildakoen autopsietan ondorengo lesioak behartu dira; Gibel, giltzurrun eta urdaileko lesioak. Zerebroan, birika eta kapsula suprarrenaletan hematomak.

Gaixoa hiltzen ez den kasuetan oneratze prozesuak 3-8 hilabete irauten ditu. Denbora tarte honetan gaixoak gastralgiak, asteniak eta gernu arazoak izaten ditu. Buruko mina eta gorakoak dira azken desagertzen diren sintomak. Behin gaixoak, fase hau gainditzen duenean ez du intoxikazioaren ondorioriorik pairatzen.

Espezieak

Cortinarius orellanus
Sare hiltzailea
Cortinarius orellanus
Agaricales Cortinariaceae
Hilgarria
Lepiota brunneoincarnata
Galanperna hiltzailea
Lepiota brunneoincarnata
Agaricales Agaricaceae
Hilgarria
Lepiota helveola
Galanperna hiltzailea
Lepiota helveola
Agaricales Agaricaceae
Hilgarria
Paxillus involutus
Orri-onddo hiltzailea
Paxillus involutus
Agaricales Paxillaceae
Hilgarria

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...