Agenda

Jakinduriek mundue erreko dau

JMED_ORDIZIA1920x1080-768x432

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz.


2018/05/25
Antolatzailea: DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak
Prezioa: Doan. Aretoa bete arte
Hizkuntza(k): Euskara

Xehetasunak


DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Ordiziako udalaren eskutik, maiatzaren 25ean izango da bertsozientzia ikuskizuna, Ordizian.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

Hain zuzen ere, laugarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Topaketa horiek arratsaldean izango dira, eta bertsolari handiak elkartuko dituzte;Unai Iturriaga, Alaia Martin. Bertsolariek errima jarri beharko diete beren esparruan erreferentzia diren hainbat zientzialarik azaldutako gaiei; adibidez, Aitor Gastañares (CAF enpresako Ikerketa Saileko ingeniaria), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea) eta Olatz Pérez de Viñaspre (UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea).

Anjel Alkain aktore eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.


Lekua

Lekua: Herri Antzokia, Ordizia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...