Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik


Sendabelarrek baliorik ote daukate egungo osasun arazoak konpontzerako orduan? Edo iruditegi erromantiko eta superstizioaren parte baino ez dira? Galdera horiei erantzuteko, honako ikastaroak hiru elementu hartuko ditu aztergai: botanika, etnografia eta antropologia medikoa; etnobotanika guzti horientzako elkargune bezala hartuz.


2018/06/25 - 2018/06/27
Antolatzailea: UEU (xehetasunak)
Prezioa: 126 € (prezio bereziak)
Hizkuntza(k): Euskara

Xehetasunak


Botanikaren ezagutza basikoekin hasiko gara gure inguruetako landare arruntenak modu egokian identifikatu ahal izateko. Ondoren, baserritar gizarte tradizionala testuinguratu eta bertan praktikatzen zen herri-medikuntzari buruzko zenbait nozio landuko ditugu (sendabelarren garrantzia, erritualak eta magia, plazeboa, petrikiloak...). Orduko garaietan arruntak ziren infusio, enplastu eta ukendu batzuk ere egiten ikasiko dugu. Amaitzeko, medikuntza ofiziala eta alternatiboen artean ematen den gatazkari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Irakaslea

Helburuak

  • Botanikari buruzko oinarrizko irakaspenak barneratzea eta gure inguruan arruntenak diren sendabelarrak identifikatzen ikastea.
  • Baserritar gizarte tradizionalaren testuingurua ulertzea eta orduko herri-medikuntzaren gaineko ulermenean sakontzea.
  • Euskal Herrian tradizioz erabili izan diren sendabelar ohikoenak ezagutzea eta berauekin erremedio sinpleenak egiten ikastea.
  • Osasungintzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruko jakintza kritikoa eta eztabaida sustatzea.

Edukiak

1. eguna: 9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase teoriko praktikoak (botanika, herri-medikuntza eta baserritar gizartearen testuinguratzea).

2. eguna: 9:00-18:00.

Mendi irteera (landareak bertatik bertara ikusi eta batu).

3. eguna.9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase praktikoak (erremedio tradizional prestatu) eta talde eztabaidak (medikuntza sistema ezberdinen arteko gatazkaren inguruan).

Nori zuzendua

Zientzia Naturaletan interesa daukan orori, baita antropologia, zein etnografian edo medikuntzan interesatuak daudenei

Oharrak

2. eguneko mendi irteerarako, ikasleak egun osoa mendian emateko beharrezko materiala eraman beharko du: mendiko arropa egokia, egunerako bazkaria eta ura...


Lekua

Lekua: Ezpeleta jauregia, Iruñea
Helbidea: Kale nagusia, 65

Izen-ematea

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
  • Izenematea ekainaren 18an amaituko da.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...