Albisteak

 Migrazioan 4.000 km egiteko gai den tximeleta

Migrazioan 4.000 km egiteko gai den tximeleta

2016/10/03
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
657 bisita

Orain arte Vanessa cardui tximeleta udazkenean Europatik desagertzen zela eta Afrika iparraldean geratu zitekeela uste zen. Orain, ordea, Afrikako sabana tropikaleraino joaten dela ikusi da, lau mila kilometroko bidaia eginez.

Padurak itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Padurak itsas mailaren igoerari aurre egiteko

2016/09/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
834 bisita

Kantauriar ekialdeko kostako padura sistemek duten sedimentazio tasa handiek paduren errestaurazio azkarra baimentzen dutela ikusi dute EHUko ikerlariek. Errestaurazio honek, gainera, itsas mailaren igoerak sor  ditzakeen arazoei aurre egin diezaieke.

 

Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenian sekula egin den marfil suntsiketarik handiena

2016/05/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
950 bisita

Keniak 105 marfil tonelada erre zituen maiatzean, 6.700 bat indibiduori zegozkienak, legez kanpoko ehiza bidez erauzi zituztelako. Legez kanpoko ehiza honek Afrikako elefante eta errinozeroak suntsipenetik oso gertu utzi ditu.

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

2016/05/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
1134 bisita

Asiako hartz beltzak Japoniako gereziondoari altueran igotzen laguntzen dio. Hori dela eta, gereziondoa klima-aldaketari ihes egiten ari zaio tenperatura aldaketekiko oso sentikorra baita. 

Tximuek eta guk berdin hitz egiten al dugu?

Tximuek eta guk berdin hitz egiten al dugu?

Tximuen "esaldiek" eta gizakienek arau berdinak dituzte

2016/04/28
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
941 bisita

Geladak (Theropithecus gelada) Etiopiako simioak elkarrekin hitz egiteko gai dira. Horretarako, ahotsaren tonua eta bolumenaren aldaketa azkarrak baliatzen dituzte. Aldaketa hauek gizakion hizkuntza askotan patroi berberak jarraitzen omen ditu, hau da, sekuentzia geroz eta luzeagoa izan berau osatzen duten hotsak motzagoak dira.

 

Plastikoa ere degradatu daiteke

Plastikoa ere degradatu daiteke

Japoniako ikertzaile batzuk plastikoa degradatzen duen bakterioa aurkitu dute.

2016/04/07
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1074 bisita

Orain arte ia degradaezintzat genuen material bat degradatzen duen bakterio bat identifikatu berri dute. Naturan plastikoak eragiten dituen kalteak konpontzeko garrantzitsua izan litekeen Ideonella sakaiensis
bakterioa identifikatu dute.

Zientzia auzolanean

Zientzia auzolanean

Afizioz zientziari ekarpenak egiteko aukera ematen du 'Ornitho.eus' plataformak.

2016/03/17
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1047 bisita

Auzolanean EAEko animalien 64.000 aipamen bildu dira. Erabiltzaileek hegazti, ugaztun, narrasti eta anfibioak ikusi ondoren Ornitho.eus web orrira igotzen dituzte beraien aipamenak. Modu honetan, zientzialariek ikerketarako informazio baliotsua eskaintzen zaie.

Zesarea bidezko erditzeak osatzen

Zesarea bidezko erditzeak osatzen

Zesarea-haurren mikrobiota falta konpontzeko teknika berria

2016/03/11
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
763 bisita

Amaren baginan edukitako gasa batzuen bitartez zesareaz jaiotako haurrek amaren mikrobiota berreskuratu dezakete.

Benetako lurrazpiko urak

Benetako lurrazpiko urak

Mantuan, lur sakonean, ura aurkitu da diamante bati esker

2016/03/04
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
936 bisita

Diamante mineral batean ura aurkitzeak, mantuan ur dezente egon daitekeela pentsarazi die geologoei. Horren inguruan ikertzen dabil Pearson ikerlariaren taldea. 

Kostaldeko zeharkaldia

Kostaldeko zeharkaldia

Aurten gipuzkoako kostaldea ezagutuko dugu!

2016/02/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1198 bisita

Jaizkibelen hasi eta Mutrikuraino joango gara motxilak bizkarrean eta irribarrea ahoan dugula. Apirilaren 13an hasi eta 17an bukatuko dugun zeharkaldi honetan Jaizkibel, Pagoeta, Zumaiako flysch-a zein beste hainbat leku ikusgarritatik pasako gara. Animatu parte hartzera!

Marteko baldintzetan biziraun duten onddoak

Marteko baldintzetan biziraun duten onddoak

CO2 asko, oxigeno gutxi, erradiazio handia, presio baxua eta ur gutxi.

2016/02/24
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
783 bisita

Unibertsoan bizi ezezagunik baden galdetzen diogu geure buruari, gure atmosferaren babesik gabe bizitzea posible ote den. Baiezkoan daude artikulu hau argitaratu dutenak, beraien esperimentuan Antartikako bi onddo 18 hilabetez egoerarik martzianoenetan bizirik eta DNArik kaltetu gabe irauteko gai izan baitira.

Nitrogeno desorekaren buruhausteak

Nitrogeno desorekaren buruhausteak

Klima, ingurumena eta baita gizakion osasuna ere mehatxupean

2016/02/16
Libe Solagaistua
Iruzkinik ez
707 bisita

Lurren giza ustiapen eta kudeaketak etekinak maximizatzeko helburua dauka ardatz. Honen ondorioz, nekazal lurren ongarriketek bertako mantenugaien oreka haustea dakarte, tartean nitrogenoa aurkitzen delarik. Eutrofizazio honek kliman dauzkan eragin kalegarriak orain hasi dira bistaratzen.

"Burbunak eta etsayak" natura eta euskara lotzen dituen dokumentala aurkeztuko da Durangoko azokan

2015/11/30
Ander Izagirre
Iruzkinik ez
923 bisita

"BURBUNAK ETA ETSAYAK" proiektuak hiru urte daramatza belaunaldiz belaunaldi naturari buruz transmititu den ahozko ondarea biltzen eta hilaren 7an, astelehenean aurkeztuko du Durangoko Irudienean honi buruz egin duen dokumentala.

http://irudienea.durangokoazoka.eus/eu/component/azoka/egitaraua/754

Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakobak positibotzat hartzen du NZ2TOPA bezalako ekimenak antolatzea: "Iruditzen zait oso egokia izan daitekeela jende ezberdina, ikasleak, arlo ezberdinetan lanean ari den jendea ezagutzeko, informazioa trukatzeko…".

2015/11/18
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
1069 bisita

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna da. Euskadi Irratian 31 urte daramatza landareei buruzko gomendioak ematen eta 20 urte ARGIA astekarian idazten. Natur Zientzien topaketako mahai-inguruko partaide izango da eta zenbait galdera egiteko aprobetxatu dugu elkarrizketa hau.

Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Bi egunez eztabaida eta hitzaldi artean ibili ondoren biobertsosaio batekin itxiko da Topaketa.

2015/11/16
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
907 bisita

Umorerako ere izango da tarterik NZ2Topa!-n. Ekitaldi honetan, guztiontzat ezagunak diren bertsolariak izango ditugu naturari buruzko gaiak umorez eta bertsotan tratatzeko: Uxue Alberdi izango da gaijartzaile, eta, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Xabier Amuriza arituko dira bertsotan. Bizidunen munduan gertatzen diren hainbat egoeratan murgilduko dira bertsolariak, zelebrekeriaz beteriko ekitaldi honetan.  

 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...