Albisteak: Heziketa
Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Youtube-ko UEUren kanalean streaming bidez

2013/11/08
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2562 bisita

Natur Zientzien I. Topaketa bihar eta etzi ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bihar arratsaldeko 4etatik aurrera Euskara Natur Zientzietan izeneko mahai-ingurua izango da, honako hizlari hauekin: Txema Pitarke (nanoGUNE), Juan Ignacio Pérez Iglesias (EHU), Eider Carton (Elhuyar) eta Jose Ramon Etxebarria (EHU). Mahai-inguru hori streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da orrialde honetan.

Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

2013/10/21
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2654 bisita

Datorren azaroaren 9an eta 10ean ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Natur Zientzien I. Topaketa. Hitzaldiak, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira, besteak beste, eta azken horretarako ekarpenak egiteko epea astebetez luzatu dute antolatzaileek. Orain arte 36 poster aurkeztu dira, askotariko erakunde eta taldeen jarduerei buruzkoak: unibertsitateko ikerketa-taldeak, natur elkarteak, ikerketa- eta kudeaketa-zentroak, eta abar. Antolatzaileak dei egin diete naturaren inguruan lanean dabiltzan gainerako euskaldunei Topaketan parte hartzera animatzeko.

Topaketaren aurkezpena, bideoak, elkarrizketak eta azken informazioa

Topaketaren aurkezpena, bideoak, elkarrizketak eta azken informazioa

Irekita dago izena emateko epea

2013/10/10
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
3652 bisita

Natur Zientzien I. Topaketa Donostian izango da datorren azaroaren 9an eta 10ean, eta naturaren inguruan lanean dabiltzan pertsonen elkargunea izango da. 19 hitzaldi, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira topaketaren ardatza, eta natura eta zientzia zale euskaldun guztiei irekita dago deialdia. Azken asteotan Topaketaren inguruko hainbat albiste, erreportaje eta elkarrizketa publikatu dira, eta horien laburpena da artikulu hau.

Euskal Herriko naturzaleek zita izango dute Donostian azaroan

Euskal Herriko naturzaleek zita izango dute Donostian azaroan

2013/09/16
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
5959 bisita

Natur Zientzien I. Topaketa antolatu du UEUko Natur Zientziak sailak datorren azaroaren 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bi eguneko jardunaldien helburua naturari loturiko gaiak lantzen dituzten Euskal Herriko profesionalak, amateurrak eta naturzaleak elkartzea da, elkar ezagutu ahal izateko eta etorkizuneko harremanak sortzeko. Hitzaldiak, mahai-ingurua eta bestelako ekintzak izango dira, eta ikerketa taldeek, natur taldeek, erakundeek zein norbanakoek posterren bitartez azaldu ahal izango dute euren lanaren berri. Izena emateko epea azaroak 1 arte egongo da irekita, eta posterren laburpenak urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira. 

Ikusgai da Nafarroako Pirinioetara egindako irteeraren kronika

Ikusgai da Nafarroako Pirinioetara egindako irteeraren kronika

EHUko ikasleentzat antolatu zuen EuskalNaturak bost eguneko irteera

2013/04/24
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
1770 bisita

Duela bi aste Aritxulegitik Zilbetira egin genuen irteeraren gorabeherak azaltzen dituen kronika ikusgai dago EuskalNatura.net-en. Egun bakoitzean egindako ibilbidearen xehetasunak ikus daitezke bertan, eta mapa eta argazki ugarirekin lagunduta bertan izan genuen giro paregabea islatzen gara. Bejondeizuela animatu zineten guztiei! 

Mendebaldeko Pirinioetan zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek EuskalNaturaren eskutik

Mendebaldeko Pirinioetan zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek EuskalNaturaren eskutik

Apirilaren 10etik 14ra bitartean 100 km-ko ibilbidea osatuko dute

2013/04/08
Antton Alberdi
Iruzkin 1
1845 bisita

EuskalNaturak antolatuta, Oiartzundik Zilbetirako mendi-zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek eta EuskalNaturako kideek apirilean. 30 lagunez osatutako taldeak ibilbidea bost etapatan egingo du, eta egunero naturaren kudeaketan eta ikerketan lanean diharduten lekuan lekuko pertsonen azalpenak jasoko dituzte. Ibilbidean, Aiako Harria, Artikutza, Bertiz eta Aldudeko basoa ezagutzeko parada izango dute, besteak beste.

HEGAN erakusketa ikusgai Orioko Kultur Etxean

HEGAN erakusketa ikusgai Orioko Kultur Etxean

UEU - EuskalNaturak antolatutako HEGAN argazki erakusketa ikusgai izango da gaurtik hasita

2012/11/05
Ibon Aristi
Iruzkinik ez
1781 bisita

Hegaldia eta, eboluzioan zehar, hau menderatzera iritsi diren talde taxonomiko ezberdinen inguruko argazkiz osaturiko erakusketa dugu HEGAN. Erakusketa, hegazti, intsektu eta saguzarren 18 argazki, eta 4 panel informatiboz osaturik dago. Erakusketa Orioko Kultur Etxean dago ikusgai, gaurtik hasi eta Azaroaren 19ra arte.

Hegaztien kantuak eta musika klasikoa Atarian

Hegaztien kantuak eta musika klasikoa Atarian

2012/05/18
Garikoitz Perurena
Iruzkinik ez
1589 bisita

Atzotik ekainaren 26a arte hegaztien soinuak eta musika klasikoaren arteko bat-egitea aurkezten duen erakusketa egongo da Gasteizko Ataria interpretazio-zentruan.

 

Hasi da UEUko ikastaroen matrikulazio garaia!

Hasi da UEUko ikastaroen matrikulazio garaia!

UEUk antolatutako ikastaroen matrikulazioa gaur irekitzen da.

2012/05/14
Ibon Aristi
Iruzkinik ez
2938 bisita

Udako Euskal Unibertsitateak 40 urte bete dituen honetan, ikastaro sorta ederra aurkeztu du aurtengo urterako ere. 40 ikastaro inguru daude antolatuta uda honetarako, horietatik 4 Natur Zientzietakoak gainera.

Izotz-bankisako arrakaletako metano ateraketak

Izotz-bankisako arrakaletako metano ateraketak

Artikoko izotza beharrezkoa ateraketa hauek galarazteko

2012/05/12
Eñaut Izagirre
Iruzkinik ez
4767 bisita

Hauskorra eta aldakorra den Artikoa metano-biltegi handien gunea da, berotegi efektuko gas garrantzitsua dena. Lurra berotzen ari den heinean, metanoa biltegi hauetatik atera eta atmosferara bideratzen da, beroketa globala areagotuz. 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...