Albisteak

“Hegan” argazki-erakusketa Madariaga dorretxean ikusgai
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Busturian duen egoitzan izango da erakusketa bisitatzeko aukera

2014/02/05
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
bisita

Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren eta Euskalnatura-UEU Natur Zientzien elkarlanak sustaturik Busturiako Madariaga dorretxean “Hegan” argazki-erakusketa antolatu da. Erakusketa bisitatzeko parada izango dute bisitariek gaurtik hasi eta martxoaren 31 bitartean. Bertan erakusgai izango dira Antton Alberdi, Iñaki Mezquita, Jose Maria LLavori eta Ander Olaizolaren 18 argazki eta lau azalpen-panel.


“Hegan” argazki-erakusketa Madariaga dorretxean ikusgai
Madariaga dorretxea, Busturian

“Hegan” Euskalnatura-UEU Natur Zientziak hainbat argazkilariren laguntzarekin osatutako argazki-bildumetako bat da. Izenak adierazten duenez, hegan egiteko gaitasuna garatu duten animaliak ditu ardatz erakusketak. Hala, intsektuen, hegaztien eta saguzarren argazkiez osatutako erakusketa da “Hegan”, hegaldiaren inguruko zenbait azalpen tekniko biltzen dituen azalpen-panelez horniturik dagoena.

Erakusketaren ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 7etarakoa da asteartetik igandera bitartean (astelehenetan zentroa itxita izaten da, jaieguna izan ezean). Erakusketa egokia da publiko ororentzat eta sarrera debaldekoa da.


Estekak

Nola iritsi Madariaga dorretxera?

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...