Albisteak

Ikusgai da Nafarroako Pirinioetara egindako irteeraren kronika
EHUko ikasleentzat antolatu zuen EuskalNaturak bost eguneko irteera

2013/04/24
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
bisita

Duela bi aste Aritxulegitik Zilbetira egin genuen irteeraren gorabeherak azaltzen dituen kronika ikusgai dago EuskalNatura.net-en. Egun bakoitzean egindako ibilbidearen xehetasunak ikus daitezke bertan, eta mapa eta argazki ugarirekin lagunduta bertan izan genuen giro paregabea islatzen gara. Bejondeizuela animatu zineten guztiei! 


Ikusgai da Nafarroako Pirinioetara egindako irteeraren kronika

Irteeran parte hartzera animatu ziren ikasle guztiez gain, ez genituzke aipatu gabe utzi nahi gonbidatu gisa gerturatu zirenak: Artikutzako gidak eta basozaina, Mikel Mugiro basozaina, Iker Elosegi, Garikoitz Perurena eta Zilbeti bizirik elkarteko lagunak. Eskerrik asko guztiei eta besarkada bat EuskalNaturako lantaldearen izenean. Irteera hau posible egiteko dirulaguntza eman zuen EHU-ri ere gure eskerrik beroena; bereziki Josuri, emandako laguntza eta erraztasun guztiengatik.

Hona hemen kronika: Mendebaldeko Pirinioetako Zeharkaldia

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...