Albisteak

Kenia marfil trafikoaren kontra
Kenian sekula egin den marfil suntsiketarik handiena

2016/05/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Keniak 105 marfil tonelada erre zituen maiatzean, 6.700 bat indibiduori zegozkienak, legez kanpoko ehiza bidez erauzi zituztelako. Legez kanpoko ehiza honek Afrikako elefante eta errinozeroak suntsipenetik oso gertu utzi ditu.


Kenia marfil trafikoaren kontra

Keniak 105 marfil tonelada erre zituen maiatzean, 6.700 bat indibiduori zegozkienak, legez kanpoko ehiza bidez erauzi zituztelako. Legez kanpoko ehiza honek Afrikako elefante eta errinozeroak suntsipenetik oso gertu utzi ditu. Ekintza hau historikoa da Keniako gobernuak sekula ez zuelako hainbesteko boli kantitaterik suntsitu. Afrikako herrialdeak, legez kanpoko ehizarekin amaitu nahi du, marfilarekin trafikatzen duten mafiek urteko 175 milioi euro mugitzen dituzte kontinente osoan.

Keniako presidente den Uhuru Kenyatta izan zen lehen txinparta piztu eta bolia erretzen hasi zena Nairobiko Parke Nazionalean. Parkean bertan iaz beste 15 tonelada erre ziren ehiztari hauen kontrako protesta modura. Kenyatta gobernuburuak esan zuen ez zeudela beraien ondare nazionala diru truk saltzeko prest.

 

Iturria: SINC

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...