Albisteak: Ingurumena
Aireko kutsadura eta heldu gazteen zainetako kalteak

Aireko kutsadura eta heldu gazteen zainetako kalteak

2016/11/14
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
827 bisita

Airearen kutsadura goraka doa azkeneko hamarkadetan eta dagoeneko osasunerako kaltegarri ere bada. Kutsadura honek zainetako kalteak eragin ditzake eta hainbat gaixotasun sortu. Kutsadura hau hirietan da nabarmenena eta trafikoa du iturri nagusietako bat.

Geometria fraktala eperraren paparrean

Geometria fraktala eperraren paparrean

Paparrek eperraren kalitatea adierazi lezakete

2016/11/07
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
429 bisita

CSICeko ikerlariek egindako esperimentu batean ikusi dute nutrizio-egoera onean dauden eperrek beraien parparretan konplexutasun handiagoa dutela nutrizio-egoera eskasa dutenekin alderatuz. Paparraren konplexutasunak beraz, eragin handia eduki lezake hegazti hauen arrakasta sexualean.

Gatazka Aralarren

Gatazka Aralarren

Natur parkearen bihotzean pistak egiteko obren hasierak zalaparta bizia sortu du

2016/10/31
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
760 bisita

 Enirio-Aralar mankomunitateak argi berdea eman bezain pronto sartu dira hondeamakinak natur parkean mendi pistak egitera. Artzainen irisgarritasuna hobetzera datoz zazpi kilometroko bide nagusia eta bertatik bordetarainoko besoak. 

      

 

Mika urdinen eskuzabaltasuna

Mika urdinen eskuzabaltasuna

2016/10/24
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
475 bisita

Altruismoa gizaki eta hainbat primateren ezaugarritzat jo izan da gaurdaino, beraien kumeen zainketarako aproposa. Hala ere, ikerketa batean ikusi denez, mika urdinek (Cyanopica cyanus) jana eskaintzen diete beraien espeziekideei beraiek eskatu ez duten arren.

 

Basoak dirua aurrezteko

Basoak dirua aurrezteko

Duten kostua baino gehiago balio dute

2016/10/17
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
535 bisita

Ikerketa internazional batek basoen biodibertsitatea urteko 166.000 eta 490.000 milioi dolar artean balioetsi du, baso hauek kontserbatzeak balio duena halako bost. Ikerketa honetan 777.126 lursail lagindu dira eta bertan 30 milioi zuhaitz zeuden 8.737 espezietakoak eta 44 herrialdetakoak.

Uranio erradioaktiboa mediterraneoan

Uranio erradioaktiboa mediterraneoan

2016/10/10
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
393 bisita

Italiar riviera eta Korsika artean  uranio-236 isotopoaren maila altuak aurkitu dira, espero zena halako 2,5. Jatorria oraindik ezjakina izan arren, erregai nuklearren Marcouleko (Frantzia) birprozesamendu instalazioak, enpresa nuklearren ohiko zereginak eta Chernobylgo istripuak dira susmagarri nagusi.

 

 Migrazioan 4.000 km egiteko gai den tximeleta

Migrazioan 4.000 km egiteko gai den tximeleta

2016/10/03
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
537 bisita

Orain arte Vanessa cardui tximeleta udazkenean Europatik desagertzen zela eta Afrika iparraldean geratu zitekeela uste zen. Orain, ordea, Afrikako sabana tropikaleraino joaten dela ikusi da, lau mila kilometroko bidaia eginez.

Padurak itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Padurak itsas mailaren igoerari aurre egiteko

2016/09/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
717 bisita

Kantauriar ekialdeko kostako padura sistemek duten sedimentazio tasa handiek paduren errestaurazio azkarra baimentzen dutela ikusi dute EHUko ikerlariek. Errestaurazio honek, gainera, itsas mailaren igoerak sor  ditzakeen arazoei aurre egin diezaieke.

 

Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenian sekula egin den marfil suntsiketarik handiena

2016/05/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
776 bisita

Keniak 105 marfil tonelada erre zituen maiatzean, 6.700 bat indibiduori zegozkienak, legez kanpoko ehiza bidez erauzi zituztelako. Legez kanpoko ehiza honek Afrikako elefante eta errinozeroak suntsipenetik oso gertu utzi ditu.

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

2016/05/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
1016 bisita

Asiako hartz beltzak Japoniako gereziondoari altueran igotzen laguntzen dio. Hori dela eta, gereziondoa klima-aldaketari ihes egiten ari zaio tenperatura aldaketekiko oso sentikorra baita. 

Plastikoa ere degradatu daiteke

Plastikoa ere degradatu daiteke

Japoniako ikertzaile batzuk plastikoa degradatzen duen bakterioa aurkitu dute.

2016/04/07
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
951 bisita

Orain arte ia degradaezintzat genuen material bat degradatzen duen bakterio bat identifikatu berri dute. Naturan plastikoak eragiten dituen kalteak konpontzeko garrantzitsua izan litekeen Ideonella sakaiensis
bakterioa identifikatu dute.

Zientzia auzolanean

Zientzia auzolanean

Afizioz zientziari ekarpenak egiteko aukera ematen du 'Ornitho.eus' plataformak.

2016/03/17
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
955 bisita

Auzolanean EAEko animalien 64.000 aipamen bildu dira. Erabiltzaileek hegazti, ugaztun, narrasti eta anfibioak ikusi ondoren Ornitho.eus web orrira igotzen dituzte beraien aipamenak. Modu honetan, zientzialariek ikerketarako informazio baliotsua eskaintzen zaie.

Kostaldeko zeharkaldia

Kostaldeko zeharkaldia

Aurten gipuzkoako kostaldea ezagutuko dugu!

2016/02/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1082 bisita

Jaizkibelen hasi eta Mutrikuraino joango gara motxilak bizkarrean eta irribarrea ahoan dugula. Apirilaren 13an hasi eta 17an bukatuko dugun zeharkaldi honetan Jaizkibel, Pagoeta, Zumaiako flysch-a zein beste hainbat leku ikusgarritatik pasako gara. Animatu parte hartzera!

Nitrogeno desorekaren buruhausteak

Nitrogeno desorekaren buruhausteak

Klima, ingurumena eta baita gizakion osasuna ere mehatxupean

2016/02/16
Libe Solagaistua
Iruzkinik ez
627 bisita

Lurren giza ustiapen eta kudeaketak etekinak maximizatzeko helburua dauka ardatz. Honen ondorioz, nekazal lurren ongarriketek bertako mantenugaien oreka haustea dakarte, tartean nitrogenoa aurkitzen delarik. Eutrofizazio honek kliman dauzkan eragin kalegarriak orain hasi dira bistaratzen.

Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita matrikulazio-epea

2015/10/05
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2310 bisita

Duela bi urte bezala, aurten ere Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da Natur Zientzien Topaketa. UEUko Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura elkarteak antolatuta, Euskal Herrian naturaren inguruan lanean diharduten pertsonen eta naturzaleen arteko elkargunea sortzea da topaketaren helburua. Matrikulazio epea urriaren 5etik azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita, eta azaroaren 28 eta 29ko asteburuan ospatuko da ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.naturzientzientopaketa.eus

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...