Albisteak: Ingurumena
Natur Zientzien Topaketako argazki-bilduma ikusgai dago

Natur Zientzien Topaketako argazki-bilduma ikusgai dago

Topaketaren webgunearen helbidean daude argazkiak

2013/11/11
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2787 bisita

Business Plan Writers Saskatoon Arazoaren 9 eta 10eko asteburuan ospatu zen Natur Zientzien I. Topaketa Donostiako Eureka! museoan. 150 parte-hartzaile inguru izan ziren bertan, eta bi egunetako egitarau intentsoaren isla den argazki-bilduma ikusgai jarri berri dugu Topaketaren webgunean. Argazkiak honako helbide honetan aurki daitezke:

www.naturzientzientopaketa.info/argazkiak

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Youtube-ko UEUren kanalean streaming bidez

critical writing essay 2013/11/08
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2795 bisita

Natur Zientzien I. Topaketa bihar eta etzi ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bihar arratsaldeko 4etatik aurrera http://tahupac.org/write-a-custom-essay/ Euskara Natur Zientzietan izeneko mahai-ingurua izango da, honako hizlari hauekin: Txema Pitarke (nanoGUNE), Juan Ignacio Pérez Iglesias (EHU), Eider Carton (Elhuyar) eta Jose Ramon Etxebarria (EHU). Mahai-inguru hori streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da orrialde honetan.

Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

Datorren azaroaren 9an eta 10ean ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Natur Zientzien I. Topaketa. Hitzaldiak, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira, besteak beste, eta azken horretarako ekarpenak egiteko epea astebetez luzatu dute antolatzaileek. Orain arte 36 poster aurkeztu dira, askotariko erakunde eta taldeen jarduerei buruzkoak: unibertsitateko ikerketa-taldeak, natur elkarteak, ikerketa- eta kudeaketa-zentroak, eta abar. Antolatzaileak dei egin diete naturaren inguruan lanean dabiltzan gainerako euskaldunei Topaketan parte hartzera animatzeko.

Espainiako kongresuak Ingurumen Inpaktuaren Balioespenaren Lege berria onartu du

Espainiako kongresuak Ingurumen Inpaktuaren Balioespenaren Lege berria onartu du

Testu berriak azterlana sinplifikatu eta azkartu egiten du

source 2013/10/17
Garikoitz Perurena
Iruzkinik ez
1143 bisita

Ministro Kontseiluak abuztuan onartu zuen joan den astean kongresura iritsi zen testua. Bertan talde gehienek lege egitasmoaren kontra azaldu ziren, baina PP alderdiaren botoak nahikoak izan ziren proposamena lege bihurtzeko.

Topaketaren aurkezpena, bideoak, elkarrizketak eta azken informazioa

Topaketaren aurkezpena, bideoak, elkarrizketak eta azken informazioa

Irekita dago izena emateko epea

Natur Zientzien I. Topaketa Donostian izango da datorren azaroaren 9an eta 10ean, eta naturaren inguruan lanean dabiltzan pertsonen elkargunea izango da. 19 hitzaldi, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira topaketaren ardatza, eta natura eta zientzia zale euskaldun guztiei irekita dago deialdia. Azken asteotan Topaketaren inguruko hainbat albiste, erreportaje eta elkarrizketa publikatu dira, eta horien laburpena da artikulu hau.

Tuteran kastoreak aurkitu dituzte

Tuteran kastoreak aurkitu dituzte

2013/09/19
Garikoitz Perurena
3 iruzkin
1466 bisita

Badira hilabeteak Tuteran (Nafarroan) kastoreak ikusi zirela. Antza denez, bertako zubiaren inguruan 4 ale (bi heldu eta bi kume) bizi dira. Bada, oraingoan argazkiak atera ahal izan dizkiete. Kastorea Nafarroan onartu gabeko espezie bat denez (legez kanpoko askatze batengatik iritsi omen dira) Ingurumen Departamentuak aleak hartu eta hil egiten ditu.

Euskal Herriko naturzaleek zita izango dute Donostian azaroan

Euskal Herriko naturzaleek zita izango dute Donostian azaroan

Natur Zientzien I. Topaketa antolatu du UEUko Natur Zientziak sailak datorren azaroaren 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bi eguneko jardunaldien helburua naturari loturiko gaiak lantzen dituzten Euskal Herriko profesionalak, amateurrak eta naturzaleak elkartzea da, elkar ezagutu ahal izateko eta etorkizuneko harremanak sortzeko. Hitzaldiak, mahai-ingurua eta bestelako ekintzak izango dira, eta ikerketa taldeek, natur taldeek, erakundeek zein norbanakoek posterren bitartez azaldu ahal izango dute euren lanaren berri. Izena emateko epea azaroak 1 arte egongo da irekita, eta posterren laburpenak urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira. 

Fracking-a debekatzeari atea ireki dio Nafarroako Parlamentuak

Fracking-a debekatzeari atea ireki dio Nafarroako Parlamentuak

see 2013/09/03
Garikoitz Perurena
Iruzkinik ez
1193 bisita

Ingurumen Batzordearen bileran Fracking izenarekin ezagutzen den lurpetik gasa erauzteko teknika debekatzeko lege egitasmoa onartu dute. Bozkan Bildu, Aralar, NaBai, PSN eta Ezkerrak neurriaren alde egin dute, UPNk abstentziora jo du eta PPk kontra bozkatu du. Orain osoko bilkuran eztabaidatu beharko dute.

Esa inguruko bizilagunak urtegiaren kontrako kanpaldi batean elkartu dira asteburuan

Esa inguruko bizilagunak urtegiaren kontrako kanpaldi batean elkartu dira asteburuan

http://www.hdwallpap.com/best-advice-essay/ 2013/08/27
Garikoitz Perurena
Iruzkinik ez
826 bisita

Yesa+No plataformak deituta, Zangotzako eta inguruko herrietako bizilagunak kanpaldi batean elkartu ziren pasa den asteburuan jasaten ari diren desinformazio egoera salatzeko. Era berean, Ebroren Konfederazioaren kontraesanak salatu nahi izan zituzten.

Miru gorriaren egoerak hobera egin du Nafarroan

Miru gorriaren egoerak hobera egin du Nafarroan

Iaztik hona populazioa %15 hazi da.

Urtero legez egiten den miru gorriaren neguko zentsoak Nafarroan 1755 ale daudela estimatu du, iaz baino %15 gehiago. Hala ere, azken urteotan beherakada nabarmena jasan du 90. hamarkadan 2164 ale estimatu baitziren, baina badirudi beherakada hori mantsotu edo eten egin dela.

Mezu ofizialaren kontra, arrakala berriak agertu dira Esa inguruan

Mezu ofizialaren kontra, arrakala berriak agertu dira Esa inguruan

help to write an essay 2013/06/23
Garikoitz Perurena
Iruzkinik ez
1414 bisita

Erakunde ofizialek, alegia, Ebroren Konfederazioak eta Nafar Gobernuak azken egunotan kaleratutako mezu baikorrari aurre eginez pitzadura berriak agertu dira Esako urtegiaren inguruko zenbait lekutan.

Esa handitzearen kontrako ahotsak entzun ziren larunbatean Zangozan

Esa handitzearen kontrako ahotsak entzun ziren larunbatean Zangozan

Milaka lagun elkartu ziren Yesa+No plataformak deitutako manifestazioan

4000 lagun inguruk Esako urtegia handitzeari uzteko eskatu zioten Nafar Gobernuari eta Ebroren Konfederazioari larunbatean Zangozan egindako manifestazioan. Duela gutxi Esa herrian agertutako arrakalek eta Casas geologoaren adierazpenek Urtegia "segurtasun-maila bateraino" hustea beharrezkoa dela aldarrikatu zuten.

Zundaketa-enpresa ingeles bat gas bila ari daiteke Gorbeian

Zundaketa-enpresa ingeles bat gas bila ari daiteke Gorbeian

Areatza-Pagomakurre inguruan zundaketak egiten ikusi dira

Egunotan hainbat kamioi eta langileak ikusi ahal izan dira Gorbeiako Pagomakurre eta Areatza arteko ingurunean. Antza denez, zundaketa-enpresa ingeles bat Bizkaiko antiklinalean zehar gas bila ari da.

Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 sareko 10 naturguneren babesa sendotu du

Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 sareko 10 naturguneren babesa sendotu du

Eusko Jaurlaritzaren kontseiluak 8 Babes Bereziko Eremu eta 2 Hegaztien Babes Bereziko Gune izapidetu ditu. Horrela, jada Natura 2000 sarean zeuden gune hauen babesa bermatzen da, orain arte behin behineko figurak besterik ez baitziren.

Esako urtegia handitzeko lanak arriskuan jartzen ari dira ibaian behera dauden herriak

Esako urtegia handitzeko lanak arriskuan jartzen ari dira ibaian behera dauden herriak

Zaragozako Unibertsitateko irakasle Antonio Casasek urtegiko bi magalak ezegonkorrak direla ohartarazi du

Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta geologo Antonio Casasek Esako urtegian egindako ikerketen arabera urtegiaren bi aldeetara dauden magalak labaintzen ari dira, eta horrek kolokan jartzen du presaren egonkortasuna. Hori dela eta herritarrak Zangoza eta gertuko herrietatik joateko gomendioa egin du.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...