Albisteak

Basamortu loratua Atacaman
2017an egon diren ezohiko euriengatik azken urtetako indartsuena izango da aurtengo fenomenoa

2017/09/28
Mikel Yarza Unamuno
Iruzkinik ez
bisita

2017ko maiatzean ezohiko euriteak izan dira Txileko Iparraldeko Atacama eta Coquimboko eskualdeetan. Hori dela eta, Basamortu loratua bezala ezagutzen den gertakaria jazoko da planetako toki idorrena bezala ezagutzen den zonalde honetan. Gainera, CONAF en esanetan, aurtengo euriteak oso oparoak izan dira eta azken hamarkadetako loraldi ikusgarriena espero da.


Basamortu loratua Atacaman

Txileko Iparraldean munduko leku lehorrena izateagatik famatua den basamortua ageri da, Atacamako basamortua hain zuzen ere. Nahiz eta denbora gehienean hala izan, urte batzutatik behin "El niño" gertakariak negu euritsuak jasoarazten ditu Hego Amerikako Mendebaldeko kostaldetik gertu dauden zonaldeetan, Atacaman ere eraginez.

Hori dela eta, aurtengo maiatzean izan diren euriteek bertako landaretzaren berpizkunde bat eragin dute, eta CONAF en (Corporación Nacional Forestal) esanetan aurtengo loraldia hamarkada askotan egon den handiena izan daiteke. Izan ere, normalean bizi gabe ematen duen basamortuak oso dibertsoa den hazi banku bat gordetzen du bere baitan, latentzia fasean dauden eta euriarekin batera hozitzen diren hazi espezieak direlarik gehienak.

Nahiz eta euriteak Maiatzean izan loraldiaren goreneko fasea abuztua amaieratik urria erdi aldera arte izango da, bitartean landareak garatu eta adin heldu batera iritsi behar direlarik. Hori dela eta, baldintza hauetara egokitutako landare hauek hasierako ur ekarpen garrantzitsu horretaz aparte jasotzen duten ura ihintzetik dator.

Erraza da tankera honetako gertakari batek bertako ekologian eragin nabarmena izango duela pentsatzea, izan ere, landaretza honi lotutako hainbat karraskarirentzat oso sasoi oparoa dira hilabeteok, eta euren populazioa nabarmen hazten da. Karraskari populazioari jarraika, hurrengo hilabeteetan eta urtean zehar beraietaz elikatzen diren harrapariek izaten dute gorakada populazioan.

 

Iturria: thisischile.cl

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...