Albisteak

Eskala txikiko abeltzaintza
Inurri eta afidoen artean gertatzen den mutualismo erlazio bitxia

2017/10/19
Mikel Yarza Unamuno
Iruzkinik ez
bisita

Gure inguruan batzuetan ikusteko zailak diren erlazio eta fenomenoak gertatzen dira, horietako bat inurrien eta afidoen artean dagoen sinbiosi bat da. Erlazio honetan inurriak afidoen “artzain” kontsidera daitezke, beraiengandik elikagaia eskuratzen baitute arrisku ezberdinengandik babesten dituzten bitartean.


Eskala txikiko abeltzaintza

Lorazain askok hainbeste gorrotatzen dituzten afido edo landare zorriek askotan aliatu bat izaten dute beraiekin, inurri espezie batzuk lagun baitituzte. 

Izan ere, kuriosoa den sinbiosi erlazio bat existitzen da bi animalia hauen artean, inurriak “artzain” papera hartzen duelarik. Afidoak landare izerdia sukzionatuz elikatzen dira, batzuen gorrotoa piztuz. Baina askok ez dakitena da ondoren substantzia gozo bat jariatzen dutela gorputzetik. Inurriek “ligamaza” izeneko likido hau beraien antenekin afidoak igurtzia eta jariapena estimulatuz atera eta aprobetxatzen dute beraien ninfak elikatzeko, eta trukean afidoak babesten dituzte. Marigorringo eta beste harrapari batzuk hiltzeaz aparte, landare zorriek hosto bat agortzean beste hosto samur batera garraiatzen dituzte.

Espezie batzutan sinbiosi erlazio hau haratago doa, eta inurriek negua iristean afidoen arrautzak jasotzen dituzte inurritegira sartu eta kanpoko hotzetik babestuz. Udaberria iristean, afidoak egunez atera eta oraindik hotzak diren gauetan jasotzen dituzte harik eta tenperatura kanpoan uzteko beste igotzen den arte.

Gainera, 2015ean ikerketa batek afido batzuk inurriak kaltetzen zituela kaleratu zuen. Hauen esanetan, bi erlazio tipo begiztatu zituzten; bata konbentzionala, jada deskribatu duguna. Afido batzuen kasuan aldiz, hauek inurrien larbek jariatzen duten sustantzia baten oso antzeko bat ekoizten dute modu honetan inurriak engainatu eta inurritegira eramanak izateko. Bertan, koloniako larben hemolinfa sukzionatzen dute, mutualismo erlazio batetik parasitismo batera pasatuz.

 

Iturria: www.csic.es

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...