Albisteak

Euria ere elektrizitate iturri

2018/06/07
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

Zientzialariek eguzki-zelula berriak diseinatu dituzte eguzkitik zein euritik energia jaso ahal izateko. Berrikuntza honek aukera eskaintzen die energia-iturri hau era jasangarrian erabili ahal izateko toki eguzkitsuetako biztanleei ez ezik, baita eremu euritsuetan bizi direnei ere.


Euria ere elektrizitate iturri

Eguzki-panel hibrido deritze elektrizitatea eguzkitik zein euritik sortzeko ahalmena duten gailu hauei. Teilatuetan kokatzen dira eta egunez eguzkiaren energia xurgatzen dute. Euria egiten duenean, berriz, panelean lehertzen diren euri tanten indarra baliatuz eguzki-panel hibridoek elektrizitatea sortzen jarraitzen dute. 

Egun eguzkitsuen aldean, egun euritsuek % 90 eguzki-argi gutxiago jasotzen dute. Aztertu ondoren ikusi dute euri-energia dela-eta, eguzki-panel hibridoek elektrizitate-kantitate bera ekoitz dezaketela izan eguna eguzkitsua izan euritsua.

Orain honetan, gailu hauek erabilera pribaturako prest egon ez arren, asmakuntza bera aurrerapauso handia da energia berriztagarrien ikuspuntutik.

Aurtengo uda-giroari begira, Euskal Herrian, behintzat, ez da dudarik arrakastatsu gertatuko direla.

Iturria: Euro Sciencist

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...