Albisteak

EuskalNaturako kide Iñaki Odriozolak irabazi du Neiker-Tecnalia saria

2018/05/17
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

CAF-Elhuyar sari banaketan irabazle izan zen Iñaki Odriozola biologoa. Sari hauek zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea bultzatzea dute helburu.


EuskalNaturako kide Iñaki Odriozolak irabazi du Neiker-Tecnalia saria
CAF-Elhuyar sarietan hainbat atal daude eta Iñaki Neiker-Tecnalia sariaren irabazle izan da. Maila honetan lehen sektorearekin lotura duten lanak eskatzen dira. Odriozolaren lanak "Euskal mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia" du izenburu eta Elhuyar aldizkarian argitaratu dute. Hemen duzue lanaren laburpena:
Nekazaritza eta abelzantza iritsi aurreko  Euskal Herriko mendiak imaginatzen ditugunean, basoz estalitako paisaiak irudikatzen ditugu. Pentsa dezakegu, gaur egungo paisaia irikiak eta larreak, gizakiaren ustiaketaren ondorioz sortutakoak direla. Kasu batzutan hala izan arren, eremu ireki horietako askoren bilakaeran herbiboro handiek zeresan handia izan dute, bai nekazaritza eta abelzantza hasi aurretik eta baita ondoren ere.
Artikulu honetan mendiko larreen funtzionamenduan eta biodibertsitatean, herbiboro handien larratzeak duen eragina aztertu da, eta, etorkizuneko kudeaketarako gogoeta batzuk planteatu dira.
Goza ezazue lan honetaz eta nola ez ZORIONAK IÑAKI!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...