Albisteak

Garapen iraunkorra
Zer da, eta zertarako

2016/12/12
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Gaur Madrilen Garapen Iraunkorrari begira egiten diren aurrerapenak neurtzeko indizeak aurkeztu dituzte. 2030 urtera bitartean jarraitu beharreko politikak aurkeztera etorri dira hainbat aditu. Hala ere, motz geratu da han izan garen batzurentzat.


Garapen iraunkorra

Garapen Iraunkorra nahiko modan dagoen gaia da, izan ere egunero iristen zaizkigu bizi garen eran bizitzen jarraitzen badugu gure planeta xahutuko dugula esaten duten iritziak. Horregatik, aspaldidanik mundu mailan aldaketa handi baten beharra dagoela eta hainbat mundu mailako itun sinatu dira, hala nola, Kyotoko protokoloa.

Planetaren egoerak okerrera egin duela ikusita Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Garapen Iraukorrerako Helburuak plazaratu ditu, 17 dira eta goseteari, pobreziari, genero berdintasunari, klima-aldaketari,... eragiten dietenak. Gai hauetako bakoitzean herrialde bakoitzak duen egoera ezagutzeko eta etorkizunean nola aldatzen den ikusteko indize batzuk aukeratu dira eta gaur, hilak 12, Madrilen aurkeztu dira. Indize hauen arabera, gaur egun Espainiar estatuak balio onargarrietan duen indize bakarra genero berdintasunaren arloa da.

Aurkezpenean Alberto Fabra (Senataria), Luis Tejada (AECID), Federico Buyolo (Valentziako Generalitatea), Juan Espadas (Sevillako alkatea), Germán Granda (Forética) eta María Cortés (SDSN) egon dira. Federico Buyolo eta Juan Espadasek beraien herri eta probintzietan egin nahi dituzten proiektuen berri eman dute, hauen hitzetan, mundu mailako eragina izateko eskala txikian lan egin behar da lehenik.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...