Albisteak

Haragiaren ekoizpenaren atzekoa
WWFk salatu du animalien pentsua sortzeak arazo larriak dakartzala

go 2017/10/12
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

http://accounting-connections.com/?p=child-writing-paper Gizakiaren haragi kontsumoa hazten ari da eta biodibertsitatean dituen ondorioak oso larriak dira. Animalientzako proteinetan aberatsak diren pentsuak sortzeak izugarrizko kalteak eragiten ditu hainbat espezie eta horien habitatetan. WWFk begirada leku oso aberatsetan jartzen du, hala nola, Amazonasen arroan, Kongon, Mekong-en eta Yangtzen.

business plan writers professional  


Haragiaren ekoizpenaren atzekoa

Gaur egun, munduan eragin handiena duten faktoreen artean mendebaldeko dietak daude. Izan ere, haragi, esneki eta janari eraldatu asko jaten dira, eta horrek eragin nabaria du munduko errekurtsoetan. Animalia jatorriko elikagai ugari jateak asko handitzen du ur kontsumoa, ganaduarentzako bazka sortzeko baso soiltzea eta berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa.

buying term paper illegal WWF erakundeak egindako 'Apetite for destruction' ('Suntsiketaren apetitua') lanean soja produkzioan jarri dute arreta. Soja hau txerri, oilasko eta arrain industrietan erabiltzen da besteak beste. Ikerketa horren arabera Erresuma Batua janez hornitzeak 33 espezieren galera ekarri du. Izan ere, egunean 64-88 gramo haragi kontsumitzen dituzte (45-55 aholkatzen da eguneko) eta haragi hori sortzeko 15.000 km2-ko eremua behar da.

buy a research paper cheap Orain artekoa gutxi balitz bezala, gaur egun 23.000 milioi hegazti daude elikadurarako bideratuta, hau da, 3 hegazti pertsonako. Gaur egungo eskaera espero bezala igotzen bada, pentsuaren ekoizpena %80 igo beharko da, eta balio horiek ez dira bideragarriak. Gainera, ekoizpen intentsiboagatik janaren kalitatea gutxitu ere egiten da.

Amaitzeko, WWF erakundetik gogorarazten dute gaur egun munduko pertsona bakoitzarentzako adina jan ekoizten dela munduan. Baina gainkontsumoak, berdintasunik ezak, xahuketak eta produkzio sistema eta banaketa sistema desegokiek ekidin egiten dute denentzako jana ekoitzi eta biodibertsitatea mantentzea.

http://fajarsulistya.com/?p=sites-to-write-my-paper  

 
 
Iturria: El Salto

Leave a comment

http://www.ctdesign.it/?write-thesis-now Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...