Albisteak

Hegaztiek ere esnea ekoizten dute

source link 2018/05/10
Madalen Goitia Urdiain
Iruzkinik ez
bisita

http://thenovello.com/alfondie/elkos/2685 Ugaztunen ezaugarri nabarmen bat emeek, kumea jaiotzean, esnea sortzeko gaitasuna da, elikagai faltari aurre egiteko erreserbak sortzeko. Hala ere, ezaugarri hori ez da ugaztunena soilik, izan ere, bi hegazti mota gai dira esnearen antzeko elikagaia sortzeko: pinguino enperadoreak eta Columbidae familiakoak, horien artean usoak izanik ezagunenak.


Hegaztiek ere esnea ekoizten dute

click here Pinguino enperadoreen (Aptenodytes forsteri) artean, arrek pare bat hilabetez inkubatzen dituzte arrautzak Antartikako negu hotzetan (-20˚C inguru). Emea elikagai bila joaten da bitartean itsasora, kumea elikatu ahal izateko. Kanpoan gehiegi luzatzen denean edo harrapariren batek hil duelako bueltatzen ez denean hasten dira arazoak. Atzerapenen ondorioz kumea hil daitekeenez, pinguino arrek beraien faringean ugaztunen esnearen antzeko elikagaia ekoizten dute. Horrela, denbora horretan zehar kumea ase dezakete.
Bestetik, Columbidae familiako hegaztietan, arrek eta emeek ekoizten dute esnea. Kasu horretan, paparoan, digestio aparatuko poltsa-formako zabalgunean, sortzen dute. Hortik datorkio izena: paparoko esnea. Ugaztunen esnearen oso antzekoa da, eta gainera, paparoko esnearen sorrera prolaktina hormonak estimulatzen du, ugaztunetan bezala.

Iturria: NAUKAS

Leave a comment

go to link Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...
 
 pulsera pandora barata