Albisteak

Izokin kanoia
Salmonidoen migrazio arazoen konponbidea asmatu dute EEBBtan

http://lautanbisnis.com/?p=term-paper-writers-needed Izokinek bizi ziklo gogorra dute, ibaian jaio ostean bizitzako lehen etapan itsasorantz baitoaz bertan hazi eta heldutasunera iristeko. Behin etapa hau betetzean heldutasun sexuala dutenez, ibaietan gora doaz berriz ibaiaren goiko aldeetara iritsi eta bertan arrautzak erruteko.  Orain arte, beraien harrapariez aparte inongo arazorik gabe egin izan dute bidaia, baina azken mendeetan gizakiak eginiko urtegien horma altuekin egin dute topo eta migrazioak eten dira. Hori konpontzeko Estatu Batuetan metodo bat probatzen hasi dira: "Izokin kanoia".


Izokin kanoia

follow url Jakina da gaur egungo energia eredua ez dela jasangarria eta erregai fosilen alternatiba bezala sortutako ereduen artean hidroelektrikoa dugu.

here Egia da hau energia garbia eta berriztagarria dela baina guztiak ez dira alde onak. Betidanik ibaietan gora eta behera migrazio mugimenduak egin dituzten salmonido askok oztopo gaindiezin bat aurkitzen dute bidean, hainbat metrotako horma ezin baitute gainetik pasatu.

http://fajarsulistya.com/?p=1234-help-essays Arazo horri aurre egiteko Estatu Batuetan metodo berri bat erabiltzen hasi dira, izokinak tutu baten barnean gorantz bidaltzen dituen makina bat erabiliz. Hasiera baten metodo hau janaria garraiatzeko asmatu zuen “Whooshhh” enpresak, harik eta arazo honi aplikatzea bururatu zitzaion arte. Makina hau ur tanke batez, barneko presioa aldatzea baimentzen duen konpresore batez eta tutu batez osatzen da.

http://www.townandcountryinteriors.com/my-stat-lab-homework-answers/ Urtegi bateko beheko aldeko ur geldoetan ur jauzi txiki bat simulatzen duen korronte bat ipintzen dute izokinak erakarri eta makinan sartzeko. Behin bertan, konpresoreak hasieran gorantz sukzionatu eta gero atzetik bultza egiten die tutuan gora igo eta urtegiaren goiko aldera iritsi daitezen.

http://rest-cor.org/?thesis-defense-phd-comics thesis defense phd comics Sortzaileek diotenez, ez zaio arrainari inongo kalterik egiten eta mantentzeko merkea da, baliabide gutxi kontsumitzen dituelako.

phd thesis in computer engineering Euskal Herrian beste metodo batzuk ere erabili izan dira salmonidoen migrazioa ez eteteko urtegi txikietan. Horren adibide dira presa mailakatuak, pasabide lateralak, harrizko arranpak edo Leitzaranen sortzen ari diren esklusa sitemako igogailu bat.

buy phd dissertation Hala ere, behin-behineko irtenbideak besterik ez dira, askoz onuragarriagoa izango litzatekeelako ekosistemak gutxiago eraldatzea energia iturriak lortzeko.

Iturria: Livescience.com

Leave a comment

go Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...