Albisteak

Makakoen estatus sozialak beraien inmunitate sisteman eragiten du

2016/11/28
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Rhesus makakoetan, giza taldeetan gertatzen den bezalaxe, beraien inmunitate sistema beraien egoera sozialarekin lotuta dago. Esperimentu batean ikusi da nola estatus baxuko emea izateak dakarren estresak hantura kronikoa eta gaixotasun batzuk pairatzea dakar. Nola ez, egoera soziala hobetzean desagertzen direnak.


Makakoen estatus sozialak beraien inmunitate sisteman eragiten du

Gaur egungo gizartean behartsu eta aberatsen arteko bizi esperantzak 10 urteren aldea eduki dezake. Orain arte errekurtso gutxiago izateari, osasun zerbitzu gutxiago izateari zein ohitura kalteberak edukitzeagatik zela uste zen. Hala ere, ikusi da Rhesus makakoetan (Macaca mulatta) egitura sozialak eragin garrantzitsua duela indibiduoen osasunean.

Makako hauek giza taldeen erako talde hierarkikoak osatzen dituzte, eta arrisku faktorerik egon ezean ere maila baxuetako aleen sistema inmuneak kalte handienak pairatzen ditu. Oinarrian primate hauek duten estres kroniko egoera da erantzulea.

Estatus sozial apaletan dauden makakoek kontrol txikia dute ingurunean gertatzen diren gauzengan, beraien bizimodua aurresangaitzagoa bihurtuz. Egoera honetan bizitzeak estresa pairatzera daramatza animaliok eta ondorioz sistema inmunea indartzera jotzen dute, eta ondorioz hanturara.

Hantura hau kronikoa denean primateetan gaixotasunak sorrarazten ditu, hala nola, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa eta beste hainbat. Gaixotasun hauek denak heriotza tasa altuekin daude erlazionatuta, beraz estatus sozial apaleko makakoak bizi esperantza laburragoa dute. Hala ere, ikerketa honetan ikusi da nola estatusa hobetzean gaixotasunak desagertu egiten ziren sistema inmunea orekatu egiten zelako.

Ikerketa honek erakutsi du, gizarte hierarkizatutan bizi garen animalion egoera sozialak gure osasunean eragin zuzen eta azkarra duela, eta egoera kaxkarrean daudenen estatusa hobetuz beraien osasuna ere bizkor asko hobetu litekela.

 

 

 

 

 

Iturria: Science

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...