Albisteak

Mika urdinen eskuzabaltasuna

2016/10/24
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Altruismoa gizaki eta hainbat primateren ezaugarritzat jo izan da gaurdaino, beraien kumeen zainketarako aproposa. Hala ere, ikerketa batean ikusi denez, mika urdinek (Cyanopica cyanus) jana eskaintzen diete beraien espeziekideei beraiek eskatu ez duten arren.

 


Mika urdinen eskuzabaltasuna

Vienako Unibertsitateko (Austria) ikertzaileek mika urdinek (Cyanopica cyanus) beraien taldeko beste kideei janaria nola ematen dieten ikusi dute kide hauek janik eskatu ez dutenean. Denbora askoan uste izan da horrelako portaera altruistak gizakiak eta hainbat primateek soilik zituztela. kasu honetan, jokabide hauek kumeen heziketa kooperatiboa eman zedin gertatzen dira.

Mika urdinek ere kooperazioa kumeen hazkuntzarako erabiltzen dute eta eskuzabaltasun hau ikertzeko esperimentu berezi bat egin zuten. Esperimentu honetan, hegaztiak pertxa baten gainean jartzean haga bat aktibatu eta jana jartzen zitzaien eskuragarri taldeko gainontzeko hegaztiei. Pertxako hegaztia janaren bila abiatzen zenean, berriz, pertxatik askatu eta jana ezkutatzen zen.

Mekanismo honekin konturatu ziren hegaztiak berak jana hartzerik ez izanda ere, pertxan pausatzen zirela gainontzekoei jana banatzeko. Gainera, mikak beraien taldekoek jana har zezaketenean soilik jartzen ziren pertxan, hau da, pausatzea probetxugarria zenean soilik. Horrela, ikerketa honetan txitoen hazkuntza kooperatiboa ematen dela ikusi ahal izan dute, nahiz eta ikerketa gehiago egin behar den animalien arteko sozietateak badauden eta nolakoak diren ikusteko.

 

Iturria: SINC

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...