Albisteak

Mutiloako bazterrak ezagutzen
Euskalnaturako mendi irteerak 2017-2018

essay writing service uk cheap 2017/11/07
Ana Garcia del Bao
Iruzkinik ez
bisita

http://hfcmm.org/g14821 2017-2018 kurtsorako bost mendi irteera antolatuko ditu Euskalnaturak. Trabesia urteko mendi ekintza bakarra ez izateko helburuarekin Euskal Herriko zenbait mendietan  egingo dira egun beteko irteerak. Naturaren inguruko hitzalditaz eta beti bezala giro paregabeaz disfrutatzeko aukera edukiko dugu.


Mutiloako bazterrak ezagutzen
Egilea: Ana Garcia

source url Azaroarekin batera kurtsoko bigarren mendi buelta egiteko eguna heldu zen eta honela, goizeko 9:00etan Mutiloako aparkalekuan elkartu ginen bederatzi lagun, naturaz gozatzeko prest. Eguraldia ez genuen gure alde, baina hala ere bideari ekin genion.

mba dissertations Mutiloatik hasita Troi Bidea eta Bide Berdearen arteko ibilbide zirkular bat egin genuen. Goierriko mendi buelta honetan, Mutiloako meatzaritza iragana ezagutzeko aukera eduki genuen. Ibilbidean zehar meatzaritza teknika, zein Troi errekan gertatutako kutsadura arazoek edukitako ondorioen inguruan hainbat azalpen jaso genituen. Troi errekan meatzaritzak izandako inpaktua begi-bistakoa izanik, antzinako jardueraren arrastoak ikusteko aukera eduki genuen: errekaren kanalizazioa, dikeak, errotak…

next

http://apnoeashop.com/?p=buy-a-literature-review Garaiko bizimoduaz hitz egiten heldu ginen ibilbidearen erdira, Barnaolako baserrira, hain zuzen ere. XVI. mendean eraikitako baserri hau, burdinola izan zela uste da. Hala ere, ostatu bezala ere erabilia izan zen, modu honetan, inguruko meatze jardueren gune nagusi bihurtuz. Barnaolatik abiatzen da Bide Berdea, meatze trenbidearen bidea jarraitzen duena. Baserritik gertu, tren-makinak gordetzeko erabiltzen zen makinen etxe (Makinetxe) zaharraren aurretik igaro ginen, eta aurrera egin hala trenbidearen beste hainbat arrasto ikusi genituen, hala nola, ura drainatzeko eraikitako egiturak.

dissertation writing services in singapore letter Mutiloako Bide Berdeak inguru ederrak batzen ditu, baita pagadi zein gaztainadien artean ibiltzeko aukera eman ere. Bista guzti hauen artean, Mutiloako zabortegiaren panoramika izan zen gure gustukoena. Egoera baliatuz, gaur egun gizakiak sortutako hondakinen egoera tamalgarriaren inguruan hitz egin genuen: erraustegia, birziklatze eza, birziklatzea…

http://www.mikasafarmington.com/phd-thesis-microfinance/  

http://airbicy.com/?p=university-essay-canada Azkeneko metroak lokatz artean egin genituen ea zein erori lehendabizi. Hala ere, irristatzeko arriskua alde batera utzita, batek baino gehiagok Mutiloara bueltan heltzeko presa zuen, txerri azoka baitzegoen. Azokan, odolki eta txistorra pintxo batzuekin tripa bete, eta azokaz disfrutatu ahal izan genuen: txerri erretzea, odolkia egiteko erakustaldia, bertako produktuen dastaketa… Etxekoentzat erosketa batzuk eginda eta gosea asetuta gustura amaitu genuen ibilaldia.

 

collegeessayhelponline com AIAKO HARRIA 2017/10/08

Euskalnaturako ekintza berriari hasiera emanez, urriko lehenengo igandean Aiako Harria parke naturaletik mendi buelta bat antolatu genuen. Zazpi lagun elkartu ginen Larre-gain Sagardotegian goizeko 9:30etan eta eguraldiak lagunduta martxan jarri ginen.

Ibilbide guztian zehar  hainbat trikuharri ikusteko aukera izan genuen,  eta Sagastietako trikuharria zen kontserbazio egoera hoberena zuena. Izan ere, bertan altxorrak lurperatuta zeudela ustetan trikuharri asko hondatu dira.  Trikuharrien jatorriaz, banaketa geografikoaz, mitologiaz…  aritu ginen.

Larre, harizti eta pinudietan zehar ibili ginen, eta landare eta onddoen dibertsitateaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Anfibioak ikusteko intentzioa genuen arren, ez genuen zorterik eduki.

Ramaria stricta

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Sasi azafrana (Crocus crocus)

Kontu-kontari, Aitzpitarteko kobazulora heldu ginen. Aitzpitarteko kobazuloan,  200 bat metroraino sartzeko aukera dago, baina sartzeko gogoz geratu ginen, heltzerakoan hesituta zegoela ikusi baikenuen. Hala ere, kobazuloaren aurkikuntzaren inguruan aritu ginen, baita saguzarren inguruan ere.

Azkeneko kilometroetan, ezusteko bisita bat eduki genuen, hontz-txuri (Tyto alba) bat  ikusteko aukera izan baikenuen.  Azkenean, helmugara iritsi ginen, hurrengo irteera iristeko gogoz.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...