Albisteak

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?
Suteek biodibertsitatea handitzen dute habinbat ekosistematan

2017/03/30
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Sciencen argitaratutako ikerketa baten arabera suteek landare eta animalia espezie gehiago egotea ahalbidetu dezake, izan ere, ekosistema askotan bizilekuen aniztasun handiagoa sortzeko gai baita. Hala ere, suteak ez dira ingurune guztientzako onak, eta beraz, behar-beharrezkoa da ikerketa zehatzak egitea ingurune batean bizi diren espezieekin eta suteen erregimenekin. Gisa honetara, ekosistemen gestioa eta planifikazioa nolakoa izan beharko lukeen jakin daiteke.


Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

http://www.queen-jungle.com/order-cv-online-order-cv-online/ Suteak biodibertsitatearen pizgarri izateko erabili daitezke. Ekosistema batzuetan sute naturalek (handiak, txikiak, adaburuetan zein ohianpean) habitat bereziak eta dibertsoak sortzea lortzen du, beste era batera sortu ezingo liratekeenak. Suteak eragindako habitat hauetan espezie gehiago bizi daitezke suterik izan ez den ekosistemetan baino.

download discounted adobe cs6 production premium Adibidez Picoides articus okil espezieak suteak behar ditu bere bizi-zikloa aurrera eramateko, baina kontutan hartu behar da suteak sarriegiak badira ez direla onuragarriak izango ez okilarentzat ez inguruko basoarentzat ere, errekuperazio denborarik ez duelako.

Klima-aldaketak suteen tarteak murrizten ditu eta horrela hainbat espezie arriskuan daude, ezin baitiote hainbeste suteri aurre egin. Eragin hau nabaria da leku lehorretan eta giza jarduera handia den lekuetan, mediterraneoan kasu.

Literature Review Writing Service Hala ere, aldaketa-klimatikoa faktore bat da, eta badaude gehiago. Adibidez, lurren erabilera aldatzeak eta fragmentazioak ere laguntzen dute sute gehiago izaten. Asia eta Hego Amerikako baso soiltzeak eta mediterraneoko lur abandonatuak dira lurraren erabileraren aldaketa nagusiak eta honek eragina du suteen erritmoetan eta beraz baita biodibertsitatean ere. Beraz, lehen beharrezkoak ziren suteen maiztasuna handitzen ari da, eta biodibertsitatearentzako kalte handia izan daiteke etorkizunean.

 

Iturria: SINC

Estekak

Jatorrizko artikulu zientifikoa

Leave a comment

view Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...