Albisteak

Uliako Lore-Baratzak proiektua
Uliako parkea eta bertako lorategi eta ur-biltegiak herritarren eskura jarri nahi ditu Uliako auzo-elkarteak.

2014/02/27
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

Donostiako Ulia auzoan dagoen parke honen balio historiko eta naturala aldarrikatzeko eta parkea herritarren eskura jartzeko sortu dute Uliako Lore-Baratzak proiektua auzo-elkartekoek. Parkea udal-hazitegitzat erabili zen 2007ra arte eta bertan ekoizten ziren herriko lorategiak hornitzeko loreak. Horrez gain, XIX. mendeko lurpeko ur-biltegiak daude bertan; Aranzadi Zientzia Elkarteak txosten batean bildu zuen euren balioa. Kolokan da, ordea, parkearen etorkizuna, udal-hazitegi izateari utzi zionean hirigintza-proiektu bat egin baitzen bertarako.


Uliako Lore-Baratzak proiektua
Ulia auzo-elkarteko kideak bisitariei azalpenak ematen.

Uliako auzo-elkarteak baratze-lorategi komunitario bat egin nahi du parkean, hirigintza-planik garatzen ez den bitartean erabilera emateko. Horrez gain, hiriarentzat balio historikoa duen parke batean paseatzeko aukera jarriko lukete, egun itxita baitago parkea.

Gainera, lurpeko bi ur-biltegi daude parkean, XIX. mendean eraikiak eta urte askoan Donostia urez hornitzeko erabiliak. Parkearen balioa ezagutzera emateko bisita-gidatuak antolatuko ditiuzte apiriletik aurrera Atari Kultur Arkitekonikoa elkartearekin elkarlanean. Uliakoauzoelkartea@gmail.com helbidean eman behar da izena bisitetan parte hartzeko.

Auzo-elkartekoek eskari bat egin diote udalari, hirigintza-plana garatzen ez den bitartean parkea jendeari irekitzeko. Proiektuarentzat atxikimendua eskatu dute eta eurek prestatutako idatzi bat udalean erregistratzera animatu dituzte elkarte eta norbanakoak.

Donostiko udalari eskaera

 

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...