Albisteak

Ur beroa hotza baino lehenago izozten da

see 2017/11/23
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

go to link Esperimentuak egin zalea bazara hona hemen erronka erraz bat, eta gainera izozki bat irabaz dezakezu. Hartu esnea, azukrea eta banilla. Irakin ezazu eta utzi hozten. Behin hoztu denean, sartu izozkailuan eta neurtu izoztu arteko denbora. Behin helatua jan duzula, egin beste helatu bat, limoizkoa agian, eta irakiten dagoela sartu izozkailuan eta neurtu izoztu arteko denbora. Efektua ikusterik ez baduzu ere helatu jan ederra egin dezakezu!


Ur beroa hotza baino lehenago izozten da

follow site Mpemba efektua aspaldidanik da ezaguna, Turkiarrek duela 2000 urte baino gehiago erabiltzen zutelako beraien hesolak finkatzeko. Ur beroa botatzen zieten, eta horrela azkarrago izozten zirenez, lehenago geratzen ziren finkatuta.

Izena, hala ere, Erasto Mpemba ume tanzaniarragatik jarri zitzaion. Izan ere, eskolan izozkiak egin ohi zituen irakindako esne eta azukrearekin. Behin esnea irakinda hozten uzten zuen normalean eta ondoren izozkailura sartu. Egunen batean, ordea, zain egoteaz aspertu eta hoztu arte itxaron beharrean esnea irakiten zegoela sartu omen zuen izozkailura. Umearen harridurarako bere lagunen izozkiak baina azkarrago izoztu omen zen.

Mpemba efektua ikusi nahi badugu ordea egoera jakinetan egin behar da. 5ºC-ko ura lehenago hoztuko da 35ºC-ko urarekin alderatuta, baina ez da berdina gertatzen 70ºC eta 90ºC-ko urarekin. Kasu horretan beroena lehenengo izozten da.

Efektu horri hamaika azalpen eman zaizkio historian zehar, hala nola, ur beroa lehenago lurrundu eta masa galtzen duela, eta modu horretan lehenago izoztu. Hala ere, gaur egun ez du inork azalpen eztabaidaezinik eman. Mitoa dela dioenik ere bada.

Iturria: iagua

Leave a comment

blank Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...