Albisteak

Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

2017/11/16
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

Mundu-mailako espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatzen da zebra-muskuilua. Ur geza nahiz gazikaratako animalia txiki horrek Errusian du jatorria baina azken urteotan Euskal Herriko erreka eta lakuetan ezarri du habitat berria. Hedapenerako duen erraztasuna dela-eta ondorio kaltegarriak ekarri ditu.


Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

go to link Izenez zebra-muskuilua, baina ez izatez, muskuilu itxura duen arren ez baita benetan muskuilua, beste familia bateko molusku bat baizik.  Ingurumen Ministerioaren arabera, eta habitat naturalen suntsipenaren atzetik, organismo inbaditzaileen hedapena da biodibertsitate globalaren galeraren erantzule nagusia.

Zebra-muskuilua arriskutsu suertatzearen arrazoi nagusia ugaltze-gaitasun azkarra da, bi alditan gauzatzen dena. URA agentziaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat puntutan aurki daiteke espeziea eta badirudi, gainera, zenbait ale autoktono desagerrarazteaz gain ur-hornidurarako hoditeriak buxatzen dituela.

get link Sortutako kalte ekonomiko zein ekologikoei aurre egiteko euskal administrazioak zenbait ekintza prestatu ditu. Abenduan ekingo zaio, esaterako, espezie inbaditzaileak Ibaizabal ibaiaren behe-ibilgua kolonizatzea saihesteko planari.

Iturria: ABC

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...