Albisteak

Zere txikia, ikusmina handia
Zarautz eta Getaria aieketako uretan dabil igeri

my narrative essay 2017/11/29
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

http://www.hdwallpap.com/help-writing-my-college-essay/ Balea bizardunen artean bigarren txikiena izan arren, bere handitasunak Zarautz inguruko biztanleak txunditu ditu. Makina bat herritar hurbildu dira zere txikia ikusteko, eta argazki eta bideo ugari bildu dute.


Zere txikia, ikusmina handia
Zere txikia

Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata) balea bizarduna da, hau da mistizetoa. Nahiz eta koipetarako aproposa ez den, haragitarako ehizatzen da debekuen gainetik Errusia, Islandia eta Japonian batez ere. Ipar hemisferioko itsasoak ditu bizileku, baina ez da ohikoa kostatik horren hurbil ibiltzea. Arrazoi hori tarteko sortu du tamainako ikusmina euskal kostaldean.

Herritar ugarik igarriko zuen hegatsetako kolore txuria duela zere txikiak ezaugarri nagusi. Tamaina aldetik, gainontzeko zereak baino txikiagoa da. Bere du, hala ere, 8 metro inguruko gorputza, zertxobait handiagoa emeen kasuan. Pisuari dagokionez, sei tona inguruan ibiltzen da. Gertuko ahaide ditu ipar zerea eta zere arrunta, handiagoak izanagatik.

view Aurreko astean Getariako portua eta Zarauzko hondartza bisitatu ditu zere txikiak. Atlantikoaren iparraldean 180.000 ale inguru daudela jakinda, horietako asko iparralderago, albiste izan da izakiaren etorrera. Zoritxarrez, ezin izan da jakin zergatik zegoen balea kostatik horren hurbil. Donostiako Aquariumeko adituen arabera hipotesi nagusia arrain saldoen atzetik kostara hurbildu dela da. Hala ere, ezin da baztertu galdu eta babes bila ari zenik.

Azaroaren 24an ikusi zen azken aldiz zere txikia Zarautzen. Hondoa jo zuen arrainen atzetik zebilela eta surflariek lagunduta itzuli zen atzera uretara. Ordutik ez da gehiago azaldu ingurumarietan. Beste nonbait antxoa eta berdel gehiago dagoen seinale!

 


Estekak

Wikipedia (ingelesez)
Zarauzko zere txikiaren bideoa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...