Albisteak: Natura
Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenia marfil trafikoaren kontra

Kenian sekula egin den marfil suntsiketarik handiena

2016/05/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
950 bisita

Keniak 105 marfil tonelada erre zituen maiatzean, 6.700 bat indibiduori zegozkienak, legez kanpoko ehiza bidez erauzi zituztelako. Legez kanpoko ehiza honek Afrikako elefante eta errinozeroak suntsipenetik oso gertu utzi ditu.

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

Mendian gora zuhaitza, hartzak gainean hartuta

2016/05/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
1134 bisita

Asiako hartz beltzak Japoniako gereziondoari altueran igotzen laguntzen dio. Hori dela eta, gereziondoa klima-aldaketari ihes egiten ari zaio tenperatura aldaketekiko oso sentikorra baita. 

Tximuek eta guk berdin hitz egiten al dugu?

Tximuek eta guk berdin hitz egiten al dugu?

Tximuen "esaldiek" eta gizakienek arau berdinak dituzte

2016/04/28
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
941 bisita

Geladak (Theropithecus gelada) Etiopiako simioak elkarrekin hitz egiteko gai dira. Horretarako, ahotsaren tonua eta bolumenaren aldaketa azkarrak baliatzen dituzte. Aldaketa hauek gizakion hizkuntza askotan patroi berberak jarraitzen omen ditu, hau da, sekuentzia geroz eta luzeagoa izan berau osatzen duten hotsak motzagoak dira.

 

Plastikoa ere degradatu daiteke

Plastikoa ere degradatu daiteke

Japoniako ikertzaile batzuk plastikoa degradatzen duen bakterioa aurkitu dute.

2016/04/07
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1074 bisita

Orain arte ia degradaezintzat genuen material bat degradatzen duen bakterio bat identifikatu berri dute. Naturan plastikoak eragiten dituen kalteak konpontzeko garrantzitsua izan litekeen Ideonella sakaiensis
bakterioa identifikatu dute.

Zientzia auzolanean

Zientzia auzolanean

Afizioz zientziari ekarpenak egiteko aukera ematen du 'Ornitho.eus' plataformak.

2016/03/17
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1047 bisita

Auzolanean EAEko animalien 64.000 aipamen bildu dira. Erabiltzaileek hegazti, ugaztun, narrasti eta anfibioak ikusi ondoren Ornitho.eus web orrira igotzen dituzte beraien aipamenak. Modu honetan, zientzialariek ikerketarako informazio baliotsua eskaintzen zaie.

Benetako lurrazpiko urak

Benetako lurrazpiko urak

Mantuan, lur sakonean, ura aurkitu da diamante bati esker

2016/03/04
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
936 bisita

Diamante mineral batean ura aurkitzeak, mantuan ur dezente egon daitekeela pentsarazi die geologoei. Horren inguruan ikertzen dabil Pearson ikerlariaren taldea. 

Kostaldeko zeharkaldia

Kostaldeko zeharkaldia

Aurten gipuzkoako kostaldea ezagutuko dugu!

2016/02/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
1198 bisita

Jaizkibelen hasi eta Mutrikuraino joango gara motxilak bizkarrean eta irribarrea ahoan dugula. Apirilaren 13an hasi eta 17an bukatuko dugun zeharkaldi honetan Jaizkibel, Pagoeta, Zumaiako flysch-a zein beste hainbat leku ikusgarritatik pasako gara. Animatu parte hartzera!

"Burbunak eta etsayak" natura eta euskara lotzen dituen dokumentala aurkeztuko da Durangoko azokan

2015/11/30
Ander Izagirre
Iruzkinik ez
923 bisita

"BURBUNAK ETA ETSAYAK" proiektuak hiru urte daramatza belaunaldiz belaunaldi naturari buruz transmititu den ahozko ondarea biltzen eta hilaren 7an, astelehenean aurkeztuko du Durangoko Irudienean honi buruz egin duen dokumentala.

http://irudienea.durangokoazoka.eus/eu/component/azoka/egitaraua/754

Euskaldun bat Antartikar penintsulan zientzia-lanak burutzen izan da neguan

Euskaldun bat Antartikar penintsulan zientzia-lanak burutzen izan da neguan

Eneko Beriain geologo nafarrak Antartikar penintsulan hilabete pasa egin du lurzoru izoztuen ikerketa-lanak egiten.

2015/10/19
Eñaut Izagirre
Iruzkinik ez
1170 bisita

Magallanesko Unibertsitatean irakasten den Glaziologia masterreko ikasle diren Eneko Beriain nafarrak eta Sebastian Ruiz txiletarrak hilabete pasatxoko egonaldia egin dute Antartikako kontinente izoztuan. Aurtengo Abuztuaren 20tik Irailaren 24ra bitartean izan ziren bertan, hain zuzen Hego Hemisferioko neguan.

Zilbetiko pagadiaren garaipena

Zilbetiko pagadiaren garaipena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, SEO/Birdlife-i eta Alduideko Mendi Koordinakundeari arrazoia emanez, Zilbetiko pagadian aurrikusita zegoen meatze-proiektua bertan behera uztearen epaia eman du

2015/10/15
Ibon Aristi
Iruzkinik ez
673 bisita

Nafarroako JAN-ak (NJAN) emaniko epaiaren ondorioz "Magnesitas de Navarra" (Magna) enpresak aurrikusita zuen Zilbetiko magnesita-meatze irekiaren proiektua paralizatuko da.

Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita matrikulazio-epea

2015/10/05
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2585 bisita

Duela bi urte bezala, aurten ere Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da Natur Zientzien Topaketa. UEUko Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura elkarteak antolatuta, Euskal Herrian naturaren inguruan lanean diharduten pertsonen eta naturzaleen arteko elkargunea sortzea da topaketaren helburua. Matrikulazio epea urriaren 5etik azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita, eta azaroaren 28 eta 29ko asteburuan ospatuko da ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.naturzientzientopaketa.eus

Betetzear da UEUko Natur Zientzien sailak antolatutako mendiko ikastaro praktikoa

Betetzear da UEUko Natur Zientzien sailak antolatutako mendiko ikastaro praktikoa

Uztailaren 20tik 25era bitartean izango da ikastaroa

2015/06/16
Maite Arroita
Iruzkinik ez
2373 bisita

Udako ikastaroen eskaintza askotariko eta interesgarria argitaratu zuen UEUk orain zenbait aste. Maiatzaren 25ean ireki zen izena emateko epea eta dagoeneko betetzear dira hainbat ikastaro! Natur Zientzien arloan, orain dela hiru urte Arturo Elosegik eta Arantza Aldezabalek antolatu zuten ikastaro zinez arrakastatsua errepikatuko dugu uztailaren 20tik 25era: “Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan”. Mendian erabiltzen diren teknikak ezagutu eta horietako batzuetan trebatzea da ikastaroaren helburua, unibertsitatean dugun zenbait gabezia osatzeko. 2012an ikastarora joan zirenek itzultzeko aukera izan dezaten, gai berriak landuko ditugu toki desberdinetan. Aurtengoan, Artikutzatik hasi eta Lizararaino joango gara, Aralarren, Iratin eta Aztaparretan geldituz. Espezie konkretuetatik hasi, eta ekosistema osoen kudeaketa-lanak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu benetako adituen eskutik. Eskaini genituen 20 lekuetatik 4 baino ez dira gelditzen, beraz, parte hartzeko gogoz bazeunde, ez ezazu azken momentura arte itxoin izena emateko!

INFORMAZIO GEHIAGO

Abian da EuskalNaturak antolatutako Baztango zeharkaldia

Abian da EuskalNaturak antolatutako Baztango zeharkaldia

Gautik igandera bitartean 30 laguneko taldeak Izpegitik Urdazubiko kobetarainoko mendi-ibilbidea egingo du

2015/04/15
Olatz Pereda Iriondo
Iruzkinik ez
2340 bisita

Urtero bezala, EuskalNatura Elkarteak biologia eta ingurugiro zientzietako ikasleentzako bost eguneko mendi-irteera antolatu du. Aurtengo ibilbidea Baztango bailaran zehar egingo da. Asteazkenean Izpegiko lepoan hasiko dute ibilbidea, eta Urdazubiko lezeetan amaitu igandean. Bidean, Itxusiko Harrietako paisaiaz eta hegaztiez, Xorroxineko landarediaz eta errekez, Zugarramurdiko geologiaz eta kondairez... gozatzeko aukera izango dute; beti ere, lagun artean eta euskaraz!

Natur Zientzien II. Topaketarako proposamenak biltzen

Natur Zientzien II. Topaketarako proposamenak biltzen

2015eko azaroan izango da NZTopa!-ren 2. edizioa

2015/02/09
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
3076 bisita

Duela 2 urteko arrakastaren ostean, hasi gara aurten ere Euskal Herriko naturaren inguruko langile eta naturzaleen elkargunea sortzeko lanetan. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak Sailak antolatuta, 2015eko azaroa amaieran antolatuko dugu Natur Zientzien II. Topaketa. Aurreko esperientziatik formula batzuk errepikatzekotan bagara ere, beste batzuk berritu asmoz gabiltza, eta horretarako zuen parte-hartzea gustatuko litzaiguke. Otsaila amaitu bitartean topaketaren formatuari, hitzaldi-gaiei, hizlariei edota bestelako aukerei buruzko proposamenak jasotzea gustatuko litzaiguke.

Informazio gehiago: www.naturzientzientopaketa.info

 

Txingudiko eraztuntze-estazioan udako praktikak egiteko aukera ireki du Arantzadik

Txingudiko eraztuntze-estazioan udako praktikak egiteko aukera ireki du Arantzadik

Jaizubiako padurako migrazio posnupzialen eraztuntze-kanpainaren harira antolatu dira praktikak

2014/06/12
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
2928 bisita

Arantzadiko Ornitologia Saila 2006an hasi zen udako eraztuntze-kanpainak antolatzen. Aurtengoa ez da gutxiago izango eta Txingudiko hezeguneko eraztuntze-kanpainanaren baitan praktikak egiteko aukera eskaini dute. Praktikak bereziki interesgarriak dira master edota doktoretza-tesiak egiteko helburiarekin ikertaldeak ezagutu nahi dituzten ikasleentzat eta naturzale ororentzat. Aldi berean, eraztuntzaile titulua eskuratzeko parada ezin hobea ere bada.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...