Albisteak

Animalia espezie exotiko eta autoktonoen ezagutza
Nahiz eta gugandik askoz gertuago izan, jende askok ez ditu espezie autoktonoak ezagutzen

go 2018/06/27
Mikel Yarza Unamuno
Iruzkinik ez
bisita

handel in binaire opties legaal Publikazio batzuen esanetan, gaur egungo jendeak ez ditu inguruan dituen animalia asko ezagutzen, eta honen kontrara, bizi den herrialdetik kanpoko fauna hobeto identifikatzeko gauza da. eta hau ez da hemen bakarrik gertatzen, Costa Rica herrialdean egindako ikerketa batek ere gauza bera ondorioztatu du.


Animalia espezie exotiko eta autoktonoen ezagutza

free trial hook up lines Txikitatik erakutsi izan digute animaliak identifikatzen. Errazenetatik hasita, etxeko abereak eta animalia basati batzuk ikasten ditugu eta ondoren batzuei gustatu bazaizkie horiek ikasten jarraituko dute, “bitxozaleak” izaten. Baina txikitatik denok ikasi ditugun animaliak zeintzuk dira?

binaire opties betekenis Esan bezala, ikasteko errazenak kontsideratzen ditugunak. Eta hauek historian zehar gizakiari zirrara eragin diotenak izan dira. Batzuetan gure inguruan bizi diren otsoa edo hartza, esaterako, edo oreinak eta basurdeak …  baina gizartearen zati handi batek horiek ere ez ditu ezagutzen, eta espezie exotiko asko hemengoak baino gehiagotan ikusi ditugu. Lehoiak, elefanteak, jirafak … Afrikako megafauna da horren adibide garbiena. Animalia hauek gugan eragin duten zirrara hain da handia ipuin, pelikula, kondairetan eta abarretan askotan aurkitzen dugula beraien presentzia, nahiz eta gure inguruan ez aurkitu.

binary options for dummies book Ikerketa edo dibulgazio lan asko ere horrelakoetara daude enfokatuta, ikusten edo irakurtzen ditugun dokumental askotan ere protagonismoa dutelarik. Guzti honek alde positiboa ere badauka, “bandera” espezieek (koala, panda, hartz zuria) gizartearen zati handi batera iristeko ahalmena dutelako eta kontzientzia arloan oso paper garrantzitsua izan baitute, baina bertako fauna ez da ahaztu behar, gure inguruan animalia basatirik ez daukagula ematen baitu.

http://ev-kirche-ergste.de/?debilews=singleboersen-baden-w%C3%BCrttemberg&7d3=c6 Gizartean ere arazo honekin jarraitzen dugu. Gehien ikusten diren animaliak maskotatzat hartutakoak dira, hauetako asko ere exotikoak. Horrek eragiten duen arazo bat beraietaz aspertu garen animalia exotikoen askapenak dira, autoktonoak desplazatzea eragiten dutenak. Amerikar edo Asiar kontinentetako dortoka, loro, urtxintxa, hamster eta  abarrak dauzkagu etxean hemengo galapagoak,erle txoriak edo lursaguak zer diren edo ze itxura daukaten jakin gabe.

http://metodosalargarpene.es/ebioer/1005 Honekin guztiarekin, bi publikazio aurkitu ditugu, bata Espainian egindakoa, Mallorka eta Asturiasen, eta bestea Costa Rican. Bi kasuetan izan dira exotikoak askoz ezagunagoak inkestan parte hartu duen jendearen artean. Espainian eginiko inkesta 11 eta 15 urteko umeen artean egin zen, hainbat eskolatan. Costa Ricakoa aldiz 18 urtetik gorako jendeari egin zitzaion, adin taldetan banatuz. Jendek kasu guztietan zekizkien espezie exotiko gehiago autoktonoak baino, Costa Rican nagusienen kasuan bi ezagutza motak parekatuagoak izanik.

 

Iturria: SciELO

Estekak

Sciencedirect (bigarren iturria)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...
 
 pulsera pandora barata