Albisteak

Bidea urratzeko prest
Abian da EuskalNatura proiektuaren 2017ko mendi zeharkaldia

2017/04/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

help writing a story Gaurtik hasi eta igandera bitarte Euskal Herriko natura gozatzen eta ikasten ariko dira Biologia eta Ingurumen Zientzietako ikasleak. Arrasaten ekin dio taldeak bideari eta Urkiolako eta Gorbeako parke naturalak igaroko ditu, besteak beste. 


Bidea urratzeko prest

http://fecom.es/writing-school-essays/ Makina bat dira EuskalNatura proiektuak sortu zenetik antolatutako ekintzak: hitzaldiak, ikastaroak, erakusketak, zeharkaldiak... Dena den, mendi irteerak hartzen dituzte ikasleek gogotsuen. Aurten, 25 gazte ibiliko dira Euskal Herriko txokoak zeharkatzen. 

enter Batzuk Otxandiotik Iruñera dabiltzan bitartean, Arrasatetik Areatzara joango dira txangoko partaideak. Bertan, 20 eta 30 km bitartean egingo dituzte egun bakoitzean aditu baten laguntzarekin. Modu horretan, etapa bakoitzak naturarekin erlaziotatutako alor baten inguruan gehiago ikasteko balioko du. Ez dira faltako, beraz, baso kudeaketaren inguruko azalpenak, urtegien eraginei buruzko hizketaldiak edo narrastien identifikaziorako tailerrak.

Bestalde, aurtengo zeharkaldiak geologian jakintza sakontzeko aukera du nobedade. Aurreko edizioetan baino denbora gehiago eskeiniko zaio graduetan eskas lantzen den gai horri. Izan ere, horretara joango dira lehen egunean Anbotoko gailurrerira eta azken egunean Itxinako mendigune karstikora.

go Horrenbestez, apirilaren 5etik 9ra, bidea irekitzen ariko dira gazteak mendian. Euren lana izango da amaitzean euskaraz ikasitako edukiak euskaraz zabaltzea. 

Leave a comment

go to site Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...