Albisteak

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

2017/03/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Udaberriarekin batera gereziondoak lorez josten dira, baina meteorologiaren arabera garaizago edo beranduago etortzen da loraldia. Aurten, hala ere, ohikoa baino lehenago ari dira loratzen. Gertakari honen arrazoi nagusia izan dugun negu leun eta epela da.


Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

Gereziondoez gain landare asko dira loraldia neguaren arabera erregulatzen dutenak. Klima-aldaketa dela medio, fenologia-fenomenoak aldatzen ari dira, hala nola, loraldia eta udazkeneko hostoen kolore aldaketa. Tenperatura igoera hauekin landareak ohi baino lehenago loratzen dira eta gereziondoen edertasuna ikusita alaitu egin bagaitezke ere ez da seinale ona gereziondoak azkar loratzea.

Izan ere, tenperatura epelek polenaren ekoizpenean eragin dezake, eta akain zein eltxoen izurriteen sorreran ere lagundu dezake. Gainera, landareen osasuna erabat kaltetu lezake izozte berantiarrak gertatzen diren kasuetan.

Ikerketa honetan ikusi dutenez XXI. mende bukaerara iristerako hilabete aurreratuko da loraldia neguaren arabera erregulatzen duten landareen loratzea.

Iturria: Xataka Ciencia

Estekak

Jatorrizko artikulu zientifikoa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...