Albisteak

Gotortutako haziak

2017/02/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

http://www.sgc.utoronto.ca/index4.php?cheap-essay-writing=help-writing-college-papers 1940. urtetik hona nekazariek haziak zomorro-botika eta intsektu-botikekin tratatzen dituzte gero ereiteko. Horrela, onddo eta intsektuen erasoetatik babestu eta landaketa produktiboagoak lortzen dituzte. Tratamentua jasotako ale berezi horiei gotortutako hazi deritze eta eztabaidagai izan dira sortu zirenetik.


Gotortutako haziak

follow XIX. mendearen erdialdera sortu eta zabaldu ziren, iraultza berdearen baitan eta haziak sendotzeko dicloro difenil trikloroetano (DDT) konposatua erabiltzen zuten. 1972an, ordea, debekatu egin zuten animaliengan eta gizakietan sortzen zituen kalteengatik. Orduzkero, haziak tratatzeko sortu eta erabili diren produktu berriak debekatzen joan dira hauen kalteak ezagutzen joan diren heinean.

here Gaur egun, neonikotinoideak erabiltzen dira eta debekatuta daude udaberrian eta udaran, izan ere, intsektu polinizatzaileei eragiten die. Arazoa, udazkenean dator ordea, haziak jaten dituzten hegaztiek, eperrak ( Alectoris rufa) adibidez, jan eskasi latza dute. Nekazal teknikak intentsifikatu direnetik ez zaio lurrari atsedenik ematen, urtero landatzen dira eta ez da lurgorririk uzten. Ondorioz, ez dago nahiko hazi hegaztiek nahikoa jan eduki dezaten.

follow url Hori guztia kontutan hartuz, hegazti hazijaleen aukera bakarra ereindako soroetako hazi gotorrak jatea da, baina kalte handiak sortu ahal dizkie, adibidez, eperretan. IRECko ikertzaile batzuek egindako esperimentu batean hazi gotorrak jaten zituzten animalietan sintoma argiak ikusi zituzten. Arrek pigmentazioa galtzen zuten, ugalketarako behar beharrezkoa, eta emeek kumeen osasunean energia gutxiago erabiltzen zuten. Beraz, kumeen heriotza tasa handiagoa da hazi gotortuak janez gero. 

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...