Albisteak

Haria ez da eten
Martxan da Nafarroa iparraldeko zeharkaldia

2018/04/11
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

Eguraldi petralak izutu ez eta Esteribarren dira 2018ko zeharkaldiko kideak. Nahiz eta atertuko duela espero, motxilak ekaitzari aurre egiteko ganoraz prestatu dituzte badaezpada ere.


Haria ez da eten
Hasierako talde argazkia Saigotsen

Zain dauzkate Nafarroa ipar-ekialdeko bazterrak biologia eta ingurumen zientzietako 30 bat ikaslek. Bertan, asteazkenetik igandera bitarte Saigots herritik Aribera joango dira. Modu horretan, ibilbidea baliatuko dute Eugi urtegiaren ondorio ekologikoak lantzeko, gaztagintza eta ardien larratzearen ondorioak aztertzeko eta inguru horietako herpetofauna ezagutzeko, beste askoren artean.

Bestalde, aurten biologia alorretik irten eta euskara bera ere izango dute hizpide. Orbaitzetan egongo direla probestu eta hango euskalkiaren, aezkeraren, bitxikeriak landuko dituzte.

Ikasteko bost egun dauzkate, beraz, aurretik. Lagunartean eta euskaraz gainera. Eguraldiak lagun zaitzatela!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...