Albisteak

Zapoek euria sentitzen ahal dute lurpean

Apoek frekuentzia baxuko dardarak antzeman ditzaketela baieztatu da, eta horrekin jakin dezakete euria ari ote duen. Ikerketa honen arabera zapoek organo bereziak dituzte barne belarrian beraien ezkutalekuetatik noiz atera daitezkeen jakiteko.


Zapoek euria sentitzen ahal dute lurpean

Jakina da anfibioak ingurune urtsuetan ibiltzen direla, baina, garai lehorretan lurrazpian gordetzen dira hezetasuna mantentzeko. Euria datorrenean, berriz, guztiak irteten dira euren gordelekuetatik. Baina, nola jakin dezakete euria datorrela lurrazpian heze badaude? Galdera horri erantzuteko ikerlariek saio bat egin zuten anfibioen barne belarria aztertzearekin batera.

Esperimentua egiteko Doñanako Natur Parkeko bi zapo espezie erabili zituzten: batetik, apo-lasterkaria (Bufo calamita), eta bestetik, apo ezproiduna (Pelobates cultripes). Biak ala biak Doñanako dunetako itxitura batzuetan utzi zituzten, beren kabuz lurpera zitezen. Ondoren, gaua ateri zegoen egunetan itxiturako sail batzuetan euria simulatzen zuten. Horretarako, aurrez grabatutako dardarak jartzen zituzten hondarpeko gailu batzuen bidez. Beste sailetan deus egiten ez zutenez, kontrol moduan erabiltzen zituzten. 

http://www.pedijatrija.org/?it-resume-writing-service Dardara artifizalaren eragina nabaritu zuten zapoak gainontzekoak baino azkarrago irten zirela ikusi zuten, 26 minutu lehenago bataz beste. Azkarrago ateratzeaz gain, zapo gehiago ere atera ziren gainontzeko lekuekin alderatuz. Hortaz, ikusi dute apo hauek organo bereziak dituztela dardarak antzemateko. Hori dela eta, kontu handia eduki behar da gizakiak sorturiko dardarekin. Izan ere, asaldura horrek animalien bizi ohiturak aldrebestu ditzake anfibio mehatxatu horietan. 

source  

Iturria: SINC

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...