Albisteak: UEU
EuskalNaturako kide Mikel Etxeberriak irabazi du Neiker-Tecnalia saria

EuskalNaturako kide Mikel Etxeberriak irabazi du Neiker-Tecnalia saria

Gaur arratxaldean emango diote saria Donostiako Tabakaleran

2017/05/12
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
239 bisita

CAF-Elhuyar lehiaketak euskarazko ikerketa eta dibulgazioa sustatzea ditu helburu eta aurten estreinatu du Neikerren kategoria berria. Azken horren bidez, lehen sektoreari lotutako aurkikuntzak ezagutarazi nahi dira, eta Mikel izan da lehen saritua. 

 

 

Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakobak positibotzat hartzen du NZ2TOPA bezalako ekimenak antolatzea: "Iruditzen zait oso egokia izan daitekeela jende ezberdina, ikasleak, arlo ezberdinetan lanean ari den jendea ezagutzeko, informazioa trukatzeko…".

2015/11/18
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
959 bisita

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna da. Euskadi Irratian 31 urte daramatza landareei buruzko gomendioak ematen eta 20 urte ARGIA astekarian idazten. Natur Zientzien topaketako mahai-inguruko partaide izango da eta zenbait galdera egiteko aprobetxatu dugu elkarrizketa hau.

Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Bi egunez eztabaida eta hitzaldi artean ibili ondoren biobertsosaio batekin itxiko da Topaketa.

2015/11/16
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
829 bisita

Umorerako ere izango da tarterik NZ2Topa!-n. Ekitaldi honetan, guztiontzat ezagunak diren bertsolariak izango ditugu naturari buruzko gaiak umorez eta bertsotan tratatzeko: Uxue Alberdi izango da gaijartzaile, eta, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Xabier Amuriza arituko dira bertsotan. Bizidunen munduan gertatzen diren hainbat egoeratan murgilduko dira bertsolariak, zelebrekeriaz beteriko ekitaldi honetan.  

 

Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!

Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!

Mikel Olanoren esanetan basozain batentzako “fundamentala” da natur zientzien inguruko ezagutza izatea. Aitortu digu NZ2Topa!-n landuko diren gaiek bat egiten dutela beren lanarekin.

2015/11/11
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
664 bisita

Mikel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina da eta, horrez gain, hegaztiei afizionatua eta Euskal Herriko hegaztietan aditua. Elkarrizketa honetan basozainen egunerokoaz eta Topaketak eskain diezaiekenaz aritu zaigu.

NZ2Topa!-n izena emateko eta posterra proposatzeko epea luzatu da.

NZ2Topa!-n izena emateko eta posterra proposatzeko epea luzatu da.

NZ2Topa!-n izen-emate epea eta posterrak proposatzeko epea luzatu dira, azaroak 20ra eta azaroak 13ra, hurrenez hurren.

2015/11/09
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
509 bisita

NZ2Topa!-n izen-emate epea eta posterrak proposatzeko epea luzatu dira, azaroak 20ra eta azaroak 13ra, hurrenez hurren. Aurtengo helburuetako bat da natur zientzietan jarduten duten enpresek, erakundeek, natur-taldeek, ikerlariek edota ikasleek beren proiektuak azaltzeko posterrak aurkeztea eta horrela, euren lana guztiok ezagutzea. Hori dela eta, ahalik eta poster gehien jasotzea nahiko genuke eta, NZ2Topa!-ko antolakuntza taldetik animatu nahi zaituztegu zuena aukeztera. Espero dugu, beraz, animatzea eta aste honetan zehar ekarpenak jasotzea!

Martxel Aizpuruak NZ2Topa!-ri buruzko iritzi-artikulua idatzi du Berria egunkarian

Martxel Aizpuruak NZ2Topa!-ri buruzko iritzi-artikulua idatzi du Berria egunkarian

2015/11/06
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
843 bisita

Berria egunkariak NZ2Topa!-ri buruz Martxel Aizpuruak eginiko iritzi-artikulua publikatu du. Martxel Aizpurua biologoa eta Zarauzko Arkamurka Natur Taldeko kidea da, eta, aurtengo Topaketan, UEU-ko Natur Zientzien bilakaerari eskainiko zaion txoko berezian parte hartuko du hizlari moduan.

Artikulua irakurri.

Jon Toñari elkarrizketa, Biomasa Aramaio proiektuaz NZ2Topa!

Jon Toñari elkarrizketa, Biomasa Aramaio proiektuaz NZ2Topa!

"Proiektu hau gauzatu ahal izateak, beste energia eredu bat posible dela egiaztatuko luke nire ustez, tokian tokiko alternatibak bilatuz."

2015/11/02
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
599 bisita

Energiarekiko daukagun menpekotasuna geroz eta handiagoa da. Kontsumitzen duguna baino askoz energia gutxiago ekoizteko gaitasuna dugu eta horrek hainbat arazo dakartza. Egoera horri aurre egiteko Aramaion biomasa proiektuan lanean dihardute. Beren helburua bertako baliabideekin energia sortu eta kudeatzea da, burujabetza energetikoa lortzeko eta pixkanaka erregai fosilen menpekotasuna gainditzeko. NZ2Topa!-n proiektu horren nondik norakoak azalduko dizkigu Jon Toña-k, Aramaioko biomasa batzordeko koordinatzaileak. 

Iñaki Urrutxurturi Elkarrizketa NZ2Topa!

Iñaki Urrutxurturi Elkarrizketa NZ2Topa!

"Topaketak klase teorikoetan jorratzen dituzten kontzeptu eta prozesu askoren alderdi aplikatua ezagutzeko aukeraz gain, ikasleak lanak eskaintzen dituzten enpresa, fundazio edota talde ezberdinetara gerturatzeko aukera paregabea ematen du"

2015/10/29
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
559 bisita

Iñaki Urrutxurtu EHUko ikertzaile eta irakaslea da. Horrez gain, Biologiako gradu amaierako lanen arduraduna ere bada. Elkarrizketa honetan, Natur Zientzien II.Topaketak unibertsitateko ikasleei egin diezaiekeen ekarpenari buruz aritu zaigu.

Azken bi aste NZ2Topa!-rako poster-bidezko ekarpenak proposatzeko!

Azken bi aste NZ2Topa!-rako poster-bidezko ekarpenak proposatzeko!

Azaroak 6an amaituko da NZ2Topa!-n aurkeztuko diren ekarpenen laburpenak jasotzeko epea.

2015/10/23
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
519 bisita

Aurtengo Topaketan ere lehenengo edizioko Poster-saioaren arrakasta errepikatu nahi genuke eta, horretarako funtsezkoa da bertaratuko diren naturzaleak ekarpenak egitera animatzea. Oraingoan gainera berrikuntza bat izango du tarte honek eta, enpresek, natur taldeek edo ikerlariek proiektuak, gradu amaierako lanak eta masterreko lanak eskaintzeko tartea izango dute saioan.

Azpiko estekan kontsulta dezakezu formatuen inguruko informazio guztia, eta deskargatu dezakezu ekarpena proposatzeko txantiloia:

www.naturzientzientopaketa.eus/edukiak/posterrak

 

Lehenengo edizioan 45 poster izan genituen, aurten gehiago baietz! 

 

 

 

 

Estibalitz Sarrionandiari Elkarrizketa NZ2Topa!

Estibalitz Sarrionandiari Elkarrizketa NZ2Topa!

"Beste arlo batzuetan diharduen jendea ezagutzea interesgarria iruditzen zait, ez soilik unibertsitate edo ikerketa mundukoa, baita beste hainbat esparrutan aritzen den jendea ere."

2015/10/22
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
596 bisita

Estibaliz Sarrionandia Mikologian aditua da eta gaur egun irakasle lanetan dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko kanpuseko Farmazia Fakultatean. UEUko Natur Zientzien Saileko sailburu ere izan zen hainbat urtez. Natur Zientzien I. Topaketan hizlaria izan zen egur hilaren inguruko moduluaneta elkarrizketa honetan lehenengo topaketan jasotako eta bigarrenean esperotakoaren inguruan hitz egin digu.

Ioar de Guzmani Elkarrizketa NZ2Topa!

Ioar de Guzmani Elkarrizketa NZ2Topa!

Klase-kideak Topaketan parte hartzera animatu ditu, “ez bakarrik enpresek-eta aukerak eskaintzen dituztelako. Egongo diren mahai-inguruak, hitzaldiak eta eztabaidak ere interesgarriak izan daitezkeelako eta asko ikasiko dugulako”.

2015/10/15
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
674 bisita

Ioar de Guzman NZ2TOPA!-ra datorren biologiako ikaslea da. Natur Zientzien topaketak bera bezalako ikasleei eskaintzen dizkien aukerei buruz jarduteko bildu gara gaurkoan Ioarrekin.

UEUri Elkarrizketa NZ2Topa!

UEUri Elkarrizketa NZ2Topa!

Ainhoa Latatu: "Naturaren arloan ibiltzen den jendeari zuzendua dago Topaketa. Helburua jende horren guztiaren artean konexio bat bilatzea da."

2015/10/08
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
853 bisita

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ainhoa Latatuk –Kudeatzaile Akademikoa– eta Irati Iciarrek –Udako Ikastaroen Arduraduna– Natur Zientzien II. Topaketaren (NZ2TOPA) antolakuntzan dihardute. Elkarrizketa honetan Topaketaren interesari eta irismenari buruz hitz egin digute.

NZ2Topa!-ko edukien aurkezpen-bideoa

NZ2Topa!-ko edukien aurkezpen-bideoa

Lide Jimenezek, Natur Zientzien 2. Topaketako komunikazio-arduradunak, topaketan landuko diren gaien eta edukien laburpena egiten du aurkezpen-bideo honetan.

2015/10/05
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
642 bisita
Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Ireki da Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko epea

Azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita matrikulazio-epea

2015/10/05
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
2365 bisita

Duela bi urte bezala, aurten ere Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da Natur Zientzien Topaketa. UEUko Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura elkarteak antolatuta, Euskal Herrian naturaren inguruan lanean diharduten pertsonen eta naturzaleen arteko elkargunea sortzea da topaketaren helburua. Matrikulazio epea urriaren 5etik azaroaren 20ra bitartean egongo da irekita, eta azaroaren 28 eta 29ko asteburuan ospatuko da ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.naturzientzientopaketa.eus

R software librearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan ikastaroa, UEUren eskutik

R software librearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan ikastaroa, UEUren eskutik

Matrikulazio-epea urriaren 9an itxiko da

2015/09/18
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1622 bisita

R softwarea oinarrizko tresna bihurtu da egungo jardun zientifikoak sortzen duen datu bolumen itzelari trataera estatistikoa emateko. Software honek trataera estatistikorako beharrezko diren tresnak eskaintzen ditu eta, kode irekiko softwarea izanik, norberaren erabilera eta helburuetara doitzen diren aplikazioak sortzea ere baimentzen du. Natur zientzien arloan software honen erabilera sustatzeko eta trebakuntza emateko ikastaroa antolatu du UEUk.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...