Albisteak

Azken bi aste NZ2Topa!-rako poster-bidezko ekarpenak proposatzeko!
Azaroak 6an amaituko da NZ2Topa!-n aurkeztuko diren ekarpenen laburpenak jasotzeko epea.

2015/10/23
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

Aurtengo Topaketan ere lehenengo edizioko Poster-saioaren arrakasta errepikatu nahi genuke eta, horretarako funtsezkoa da bertaratuko diren naturzaleak ekarpenak egitera animatzea. Oraingoan gainera berrikuntza bat izango du tarte honek eta, enpresek, natur taldeek edo ikerlariek proiektuak, gradu amaierako lanak eta masterreko lanak eskaintzeko tartea izango dute saioan.

Azpiko estekan kontsulta dezakezu formatuen inguruko informazio guztia, eta deskargatu dezakezu ekarpena proposatzeko txantiloia:

www.naturzientzientopaketa.eus/edukiak/posterrak

 

Lehenengo edizioan 45 poster izan genituen, aurten gehiago baietz! 

 

 

 

 


Azken bi aste NZ2Topa!-rako poster-bidezko ekarpenak proposatzeko!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...