Albisteak

Estibalitz Sarrionandiari Elkarrizketa NZ2Topa!
"Beste arlo batzuetan diharduen jendea ezagutzea interesgarria iruditzen zait, ez soilik unibertsitate edo ikerketa mundukoa, baita beste hainbat esparrutan aritzen den jendea ere."

personal essay for graduate school nursing 2015/10/22
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

follow site Estibaliz Sarrionandia Mikologian aditua da eta gaur egun irakasle lanetan dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko kanpuseko Farmazia Fakultatean. UEUko Natur Zientzien Saileko sailburu ere izan zen hainbat urtez. Natur Zientzien I. Topaketan hizlaria izan zen egur hilaren inguruko moduluaneta elkarrizketa honetan lehenengo topaketan jasotako eta bigarrenean esperotakoaren inguruan hitz egin digu.


Estibalitz Sarrionandiari Elkarrizketa NZ2Topa!
www.naturzientzientopaketa.eus

Natur Zientzien I.Topaketan hizlari moduan izan zinen. Zer pasa zitzaizun burutik hitzaldi bat egiteko eskatu zitzaizunean?    

Alde batetik poza sentitu nuen, izan ere ideia hau –horrelako jardunaldiak egitearena– aspaldiko ideia zen Natur Zientzien Sailean, UEUn. Ideia hura gauzatuta ikustea eta bertan hizlari moduan parte-hartzea, pozgarria izan zen. Bestalde, esan beharra dut hitzaldia bera errebotez heldu zitzaidala. Ni berez ez nintzen aditua gai horretan; bai mikologia arloan zertxobait, baina horretan zehatz-mehatz ez. Orduan, zama txiki bat somatu nuen gainean eta baita ardura ere, horrelako ekitaldi batean ahalik eta ondoen egiteko.    

Zein ekarpen egin zizun? Zer azpimarratuko zenuke aurreko ediziotik?    

Modu pertsonalean aspaldiko ezagunak ikusteko eta nola dabiltzan jakiteko aukera eman zidan. Alde batetik, lehengo irakalseak eta aspaldiko ikasleak bertan ikustea pozgarria izan zen niretzako. Beste aldetik, Euskal Herrian bertan beste arlo batzuetan lanean dabilen jendea ezagutzea eta zertan dabiltzan ikustea interesgarria iruditu zitzaidan. Ez bakarrik unibertsitate edo ikerkuntza arloan dabiltzanak, beste esparru askotan dabilen jendea ere bai. Azken finean gizarte honetan ohitura dugu –gero eta gehiago– nor bere oskolan sartzeko, norberaren baitan, norbera bere gauzetan zentratuz, eta garrantzitsu ikusten dut beste arlo batzuetan zertan ari diren ere ikustea.    

NZ2Topa!-an parte-hartzea sustatu nahi dugu talde txikietan eztabaida-guneak eginez. Zer deritzozu?    

Egia esateko askotan jende asko dagoenean eta gai bat landu behar denean nolabaiteko lotsa sentitzen dugu batzuk eta errazago hitz egiten da, norbere ekarpenak errazago egiten dira, talde txikiagoetan. Alde horretatik interesgarriago iruditzen zait ekimena, betiere gero beste arloetan ere eztabaidatzen bada. Esan nahi dut: lau atal dira jorratuko direnak eta alde horretatik aukera egin behar da. Baina gero badago aukera atal bakoitzekoa orokorrean ere eztabaidatzeko. Alde horretatik interesgarria iruditzen zait.

view  

Elkarrizketa NZ2Topa!-ko webgunean: www.naturzientzientopaketa.eus

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...