Albisteak

Iñaki Urrutxurturi Elkarrizketa NZ2Topa!
"Topaketak klase teorikoetan jorratzen dituzten kontzeptu eta prozesu askoren alderdi aplikatua ezagutzeko aukeraz gain, ikasleak lanak eskaintzen dituzten enpresa, fundazio edota talde ezberdinetara gerturatzeko aukera paregabea ematen du"

2015/10/29
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

Iñaki Urrutxurtu EHUko ikertzaile eta irakaslea da. Horrez gain, Biologiako gradu amaierako lanen arduraduna ere bada. Elkarrizketa honetan, Natur Zientzien II.Topaketak unibertsitateko ikasleei egin diezaiekeen ekarpenari buruz aritu zaigu.


Iñaki Urrutxurturi Elkarrizketa NZ2Topa!
www.naturzientzientopaketa.eus

Zergatik uste duzu NZ2Topa! bezalako topaketa bat ikasleei zabaldu behar zaiela?

Kontutan hartu behar dugu ikasle hauek izango direla neurri handi batean hurrengo urteetan zientzia eta ikerketa egiteko ardura izango dutenak. Beraz horretan hasi aurretik garrantzitsua izango litzateke inguruan zein lan egiten den eta nola ikertzen den ikustea. Natur Zientzien II.Topaketak horretarako aukera ezin hobea eskaintzen die ikasleei.

Ikasleek ikasgeletan lantzen ez den zerbait jasoko dutela iruditzen zaizu?

Nire ustez Topaketa hauek oso aberasgarriak izan daitezke ikasleentzat. Batez ere klase teorikoetan jorratzen dituzten kontzeptu eta prozesu askoren alderdi aplikatua ezagutzeko aukera izango dutelako. Hau da, ikasten duten hori zertarako ikasten duten ikusteko aukera izango dute zuzenean, eta nola ez, baita aplikazio horien emaitza eta ondorioak ezagutzeko ere.

NZ2Topa!-n, gradu zein master amaierako lanak eskaintzeko aukera izango dela nabarmendu daiteke. Ze abantaila ekar diezaieke ikasleei zein eskaintzen duten taldeei?

Lana aukeratzerako orduan, batez ere Gradu Amaierako Lanean, ikasle gehienek edo askok irakaslearen edo irakasgaiaren araberako aukeraketa egiten dute gustura ikasi dutelako, eta ez dago gaizki. Baina askotan lana zertaz doan jakin gabe egiten dute. Fakultateaz kanpoko eskaintza nahiko eskuragaitz geratzen zaie. Topaketak gerturatu egin ditzake ikasleak lanak eskaintzen dituzten enpresa, fundazio edota talde ezberdinetara. Bestetik, lanak eskaintzen dituzten taldeei, beraien lana ezagutzera emateaz gain, lan hauetarako benetan interesa duen ikasle bat izateko aukerak handitzen zaizkie.    

 

Elkarrizketa NZ2Topa!-ko webgunean: www.naturzientzientopaketa.eus

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...