Albisteak

Ioar de Guzmani Elkarrizketa NZ2Topa!
Klase-kideak Topaketan parte hartzera animatu ditu, “ez bakarrik enpresek-eta aukerak eskaintzen dituztelako. Egongo diren mahai-inguruak, hitzaldiak eta eztabaidak ere interesgarriak izan daitezkeelako eta asko ikasiko dugulako”.

2015/10/15
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

Ioar de Guzman NZ2TOPA!-ra datorren biologiako ikaslea da. Natur Zientzien topaketak bera bezalako ikasleei eskaintzen dizkien aukerei buruz jarduteko bildu gara gaurkoan Ioarrekin.


Ioar de Guzmani Elkarrizketa NZ2Topa!

Zer moduz moldatu zarete Gradu Amaierako ikasleak proiektu bat hautatzerakoan?

Denetarik egon da. Batzuk, barne-ikasle zirenez, hitzartuta zuten aspalditik. Beste batzuk intereseko arloetan ziharduten irakasleekin hitz egiten hasi ginen, udara baino lehen lotuta utzi nahi genuelako. Baina gustuko arloan lanik topatu ezinean ibili zirenek, sortu ziren zerrendetan proposatutako lanen artean hautatu behar izan zuten.

Aurten NZ2TOPA!-n enpresek edota erakundeek proiektuak eskainiko dizkiete ikasleei. Aurkitzen al diozu interesik honi?

Guk bagenekien lana enpresekin, irakasleekin edo beste elkarte batzuekin egin zitekeela, baina irakasleekin soilik genuen kontaktua. Enpresekin ez genuen kontakturik, ez genuen enpresarik ezagutzen. Orduan, enpresak eta beste elkarte batzuk guregana etorri eta hori eskaintzeak aukera zabalagoa eskaintzen du lanak egin ahal izateko.

Zure klase-kideak animatuko zenituzke NZ2TOPA!-ra joatera eta parte hartzera?

Bai noski! Ez bakarrik enpresek-eta aukerak eskaintzen dituztelako. Egongo diren mahai-inguruak, hitzaldiak eta eztabaidak ere interesgarriak izan daitezkeelako eta asko ikasiko dugulako.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...