Albisteak

Jon Toñari elkarrizketa, Biomasa Aramaio proiektuaz NZ2Topa!
"Proiektu hau gauzatu ahal izateak, beste energia eredu bat posible dela egiaztatuko luke nire ustez, tokian tokiko alternatibak bilatuz."

Energiarekiko daukagun menpekotasuna geroz eta handiagoa da. Kontsumitzen duguna baino askoz energia gutxiago ekoizteko gaitasuna dugu eta horrek hainbat arazo dakartza. Egoera horri aurre egiteko Aramaion biomasa proiektuan lanean dihardute. Beren helburua bertako baliabideekin energia sortu eta kudeatzea da, burujabetza energetikoa lortzeko eta pixkanaka erregai fosilen menpekotasuna gainditzeko. NZ2Topa!-n proiektu horren nondik norakoak azalduko dizkigu Jon Toña-k, Aramaioko biomasa batzordeko koordinatzaileak. 


Jon Toñari elkarrizketa, Biomasa Aramaio proiektuaz NZ2Topa!
Aramaio Biomasa Proiektua


Nola sortu zen egitasmo hau? Eta proiektuak zelako harrera izan du Aramaioko biztanleen artean?

source link Egitasmoa aspalditik dator, eta oraindik ere bidean gaude. Berez, Aramaioko landa-eremua garatzeko proiektu baten ardatz nagusietako bat da. Zentzu honetan, burujabetasunerantz pausoak eman nahi izan dira arlo ezberdinetan: elikaduran, turismo-aisian, eta nola ez, energian.

Zeintzuk dira zure ustez energia modu honen bidez eskuratzeak dituen abantaila nagusiak?

source Zentzu orokor batean, proiektu hau gauzatu ahal izateak, beste energia eredu bat posible dela egiaztatuko luke nire ustez, tokian tokiko alternatibak bilatuz.

Izen ere, abantailak urriak dira, eta arlo ezberdinetan hobekuntzak lortzen direla esan genezake. Ingurumen arloan, esate baterako, erregai fosilen ustiaketa alde batera utzi eta bertako energia iturri garbi baten aldeko apustua egiten da. Biomasa erregai bezala erabiltzen dugunean, teorian behintzat, CO2 isurketak neutroak izaten dira. Dena den, prozesu honetan beste hainbat gauza hartu behar dira kontutan, ez baitu kontutan hartzen biomasa horren jatorria. Kasu honetan, beharrezkoa den biomasa, bertako edo inguruko baso baliabideetatik lortzea da proiektuaren bidez planteatzen den beste erronka bat.Gure kasuan bertako baliabidea izanik, garraioari lotutako inpaktuak desagertu egiten dira. Zentzu horretan gaur egun daukagun erregai fosilekiko menpekotasuna gainditzea, abantaila inportantea dela uste dut.

http://truefocusvideo.com/research-paper-order/ Edonola ere, Aramaioko baso baliabideak zentzuz kudeatu behar dira. Horretarako, jasangarritasun irizpideak ardatz hartuta, beharrezkoa da baso-kudeaketarako plan bategitea. 

go here Horrez gain, beste abantaila argi bat, ekonomikoa da. Ukaezina da horrelako ekimen bat arrakastatsua izateko, aurrezpen ekonomiko bat eskaini behar dela, eta gure kasuan egindako aurreikuspenen arabera aurrezpen hau bermatuta dago.

Proposatzen duzuen eredu energetikoa Euskal Herriko beste herri batzuetan aplikatu daitekeela uste duzu?

next Inolako zalantzarik gabe. Beharbada, proiektu hau ezin da beste herri batean bezala planteatu, azken finean, herri bakoitzak bere berezitasun eta ezaugarriak dituelako. Hala ere, proiektu honekin agerian gelditzen dena da, herri bakoitzak bere bidea egin dezakeela, eta energia-burujabetasunerantz urratsak eman daitezkeela. Kasu bakoitzean, herri edo eskualde bakoitzean aztertu beharko litzateke zein diren alternatiba edo energia iturri egokienak, baina aldaketa posible dela sinistu beharra dago.

Zergatik uste duzu interesgarria izan daitekeela Aramaioko biomasa proiektuaren nondik norakoak NZ2Topa!-n aurkeztea?

Lehenengo gauza inportantea, nire ustez, alternatiba energetikoen inguruko proiektuez ari garenean, krisi energetikoak eta egungo kontsumo ereduak sortzen dituen kalteak mahaigaineratzen ditugula da. Hain zuzen ere hau da nire ustez sakoneko eta oinarrizko eztabaida. Egoeraz hitz egitea eta zentzu horretan kontzientziak piztea ezinbestekoa dela uste dut eta gai estrategiko hauen inguruan eztabaida sortzeko aukera ezin hobea da topaketa hau.

 

Jarraian Aramaio Biomasa Proiektuaren aurkezpen-bideoa:

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...