Albisteak

Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!
Mikel Olanoren esanetan basozain batentzako “fundamentala” da natur zientzien inguruko ezagutza izatea. Aitortu digu NZ2Topa!-n landuko diren gaiek bat egiten dutela beren lanarekin.

home page 2015/11/11
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

http://www.orizzontionlus.it/phd-thesis-web-services/ phd thesis web services Mikel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina da eta, horrez gain, hegaztiei afizionatua eta Euskal Herriko hegaztietan aditua. Elkarrizketa honetan basozainen egunerokoaz eta Topaketak eskain diezaiekenaz aritu zaigu.


Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!

dissertation review service quality hospitality industry

Zein dira betebehar nagusiak basozain baten egunerokoan?

Grad School Essays Writers Bi taldetan banatuko nituzke. Alde batetik, ehiza eta arrantzako kudeaketa daude. Bestetik, espezie ezberdinekin egiten ditugun jarraipen- eta zentso-lanak leudeke: ugatza, arrano-beltza, sai-zuria, sai-arrea, belatza, bisoia, saguzarrak, okil beltza, miru gorria... hainbat eta hainbat espezierekin. Hori izango litzateke bigarren lan-mota, nolabait espezie horien zenso eta behaketak egiten, populazioak nola dauden aztertzea. 

Beharrezkoa iruditzen al zaizu natur zientzien inguruko jakintza izatea basozainen lanbiderako?

Fundamentala iruditzen zait. Hainbat espezierekin egiten dugu lan eta hori geroz eta gehiagora doa. Bi urtetik behin espezie berrien jarraipena egitea tokatzen zaigu. Alde horretatik espezieen ezagutza izatea ezinbesteko zaigu –fenologiak, portaerak,...– gero beraiek aztertzeko. Nik ez dut ulertzen basozain baten lana espezie horien ezagutzarik gabe, eta berdin zuhaitzekin eta basoekin; fundamentala da hori nire ustez.

Zer eskain diezazueke NZ2Topa!-k zuri eta zure lankideei?

get link Dirudienez Topaketa hau kudeaketari buruz doa: ehizeko espezieen zein babestutako espezieen dinamikak aztertu eta dinamiken arazoen aurrean konponbideak topatzeari buruz. Hori da bete-betean gure eguneroko lana. Adibidez basurdeek, orkatzek eta beste hainbat espeziek kalteak sortzen dituzte eta horiei soluzioak bilatzea izan liteke aukera bat. Beste bat, babestutako espezieak nola kudeatu jakitea. Nik ulertzen dudanagatik, jardunaldi honetan horrelako gauzak lantzen saiatu zarete, orduan, bete-betean bat dator gure lanarekin.

http://www.fiascoultimate.com/writing-personal-essay-for-college-admission-medical/  

Elkarrizketa NZ2Topa!-ko webgunean: www.naturzientzientopaketa.eus

Leave a comment

http://www.atelierfotografico.eu/phd-thesis-biogas/ Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...