Albisteak

UEUri Elkarrizketa NZ2Topa!
Ainhoa Latatu: "Naturaren arloan ibiltzen den jendeari zuzendua dago Topaketa. Helburua jende horren guztiaren artean konexio bat bilatzea da."

2015/10/08
Iñaki Odriozola
Iruzkinik ez
bisita

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ainhoa Latatuk –Kudeatzaile Akademikoa– eta Irati Iciarrek –Udako Ikastaroen Arduraduna– Natur Zientzien II. Topaketaren (NZ2TOPA) antolakuntzan dihardute. Elkarrizketa honetan Topaketaren interesari eta irismenari buruz hitz egin digute.


UEUri Elkarrizketa NZ2Topa!

Nola uler daiteke NZ2TOPA UEUren helburu orokorren baitan?

Ainhoa Latatu: UEUren izaerarekin bat datorren egitasmoa delako. Izan ere, UEUk badu izaera integratzaile bat, bilgune izaera bat, eta horri erantzunez sail ezberdinetan betidanik antolatu izan dira topaketak edo bilkurak. UEUk horrelakoak antolatzeko aukera eskaintzen du beraz. Gainera, gaur egun adituak oso barreiatuta aurkitzen dira, ezin dugu esan aditu euskaldunak toki batean –enpresa batean edo unibertsitate batean– biltzen direnik. Barreiadura horren aurrean, topagune edo udako ikastaroekin egiten duguna saretze-lana da: harreman horiek erreal bihurtzea, toki edo foku bat bilatuz hori gauzatzeko.

 

Natur Zientzien Topaketa nori zuzendua dago?

Ainhoa Latatu: Naturaren arlo guztietan –zentzu zabalean hartuta– ibiltzen den jendeari zuzendua dago Topaketa: profesionalei, ikertzaileei, Natur Elkarteetako naturzaleei, ikasle-taldeak kudeatzen dituztenei, ingurumen naturalari erlazionaturiko lanetan dabiltzan enpresei… Helburua jende horren guztiaren artean konexio bat bilatzea da.

 

Lehenengo topaketaren arrakasta ikusita, presiorik bai maila mantentzeko?

Irati Iciar: Alde akademikotik, UEUren Natur Zientzien Sailak eta EuskalNaturak lan handia egingo dute maila hori mantentzeko, batez ere aipatutako sare horri behar duena eskaintzeko. Idazkaritzaren ikuspuntutik, asteburua hartzen duen topaketa bat dela jakinik, ezaugarri bereziak dituela kontuan izanik eta aurreko ekitaldiak izandako balorazio onak ikusirik, aurten badugu presio apur bat gutxienez maila hori berdintzeko. Egia da xehetasun asko dituela Topaketak, baina Natur Zientzien Sailarekin elkarlanean, behar diren azpiegiturak eta bestelakoak lortzen ahaleginduko gara.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...