Albisteak: Zientzia
Arrainen feminizazioa euskal kostan

Arrainen feminizazioa euskal kostan

Zenbait kutsatzailek arrain arrengan emeen ezaugarriak agertzea eragiten du

next 2014/03/30
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1935 bisita

http://rockexim.com/writing-services-uk/ EHUko Zelulen Biologia eta Ingurugiro Toxikologia lantaldeak kaleratu berri duen lanaren arabera, estrogeno gisa jokatzen duten kutsatzaileek arrain arrengan obozitoen garapena eragiten dute. 2007 eta 2008an aurkitu ziren fenomeno horren lehen kasuak Urdaibain eta plazaratu berri dituzten emaitzek arrainen feminizazio hori Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian, Ondarroan, Deban eta Pasaian ere behatzen dela baieztatu dute.

Rafting erreginaren izenean

Rafting erreginaren izenean

Uholde arriskuaren aurrean inurri espezie batek baltsak eratzen ditu koloniaren biziraupena bermatzeko

http://www.gulinhas.pt/article-rewriting-services/ 2014/03/10
Mikel Irastorza
Iruzkin 1
1494 bisita

http://www.csq.cz/?conclusion-for-dream-essay Animalia sozialek gaitasuna izan dezakete norbanakoaren gainetik kolektiboaren ongizatea gainjartzeko. Horien adibide ditugu, esaterako, erle langileak eta inurriak, zeintzuek jokaera suizidak ere ager ditzaketen taldearen mesedetan. Inurrien izaera sozialaren konplexutasunaren isla, behatu da uholdeen aurrean inurri espezie bat gai dela elkarri hertsiki lotuaz baltsa bat eratzeko eta hala koloniaren bideragarritasunaren giltza den erregina salbatzeko.

Obeditu soilik ala ulertu ere egiten dit?

Obeditu soilik ala ulertu ere egiten dit?

Gizakien eta zakurren zerebroek berdintsu erantzuten dute askotariko soinuen aurrean

next 2014/02/26
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1332 bisita

http://ubackparadise.com/argumentative-essay-women-inequality/ Ongi hezitako zakurrak jabearen esanak betetzen ditu. Non dago, ordea, zakurrek gizakiekiko agertzen duten fideltasunaren eta esanekotasunaren gakoa? Errefortzu positibo hutsez errotutako jokaerak al dira? Errefortzu negatiboari beldurrak akuilatutakoak? Zakurraren jabe harroak zakurrak bere hitzak ulertzen esango du. Baina argitaratu den ikerketa baten arabera baliteke jabearen harrokeria hain soberan ez izatea, izan ere, zakurren eta gizakion zerebroek gisa berean erantzuten diete ahotsei eta emozioei lotutako soinuei.

Tibetarren sekretu gorenaren bila

Tibetarren sekretu gorenaren bila

Tibetarrek altuerako bizitzarako duten adaptazioaren genetikan sakondu du ikerketa batek

follow link 2014/02/18
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1044 bisita

get Himalaiako mendiak eta bertan errotutako alpinismoa ezin dira ulertu bertako biztanleak kontuan hartu gabe. Sherpak eta tibetarrak dira planetako mendi altuenen magaletan bizi diren biztanle alai eta itxuraz beti irribarretsu horiek. Euren bizilekuagatik larre motzean haziak, ezaguna da altuera handian muturreko esfortzuak egiteko duten gaitasuna. Ez alferrik, nazioarteko espedizioek usu izaten dute sherpen eta tibetarren laguntza altuera handian zamaketa-lanak eta bestelako egitekoak aurrera eramateko. Orain, kaleratu berri den ikerketa batek argitu du zertan den sherpen gertuko ahaide tibetarrek altuerako bizitzarako duten adaptazioaren oinarri genetikoa.

Ozeanoetako arrain pelagikoen biomasa uste baino handiagoa izan daiteke

Ozeanoetako arrain pelagikoen biomasa uste baino handiagoa izan daiteke

Arrain mesopelagikoen mundu mailako biomasa totala 10 aldiz handiagoa izan daitekeela kalkulatu da

2014/02/10
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1455 bisita

thesis papers for sale Arrain mesopelagikoen taldea ozeanoetako uretan 200-1.000 m-ko sakonera artean bizi diren espezieek osatzen dute. Egundaino, estimazioek ozeanoetako arrainen biomasa totala 2.000 milioi tona inguruan ezarri izan dute eta arrain mesopelagikoak biomasa horren erdia osatuko zuketen. Plazaratu berri den ikerketa baten arabera, ordea, arrain mesopelagikoei dagokien biomasa uste baina askoz ere handiagoa da.

Gurutzadetan eta Zetaren Bidean barrena RNA birusen eskutik

Gurutzadetan eta Zetaren Bidean barrena RNA birusen eskutik

Sekuentziatu berri den RNA birus baten genoma zaharrak birusak Europaren historia hurbilean barrena izan duen ibilbidea agerian utzi du

method of writing application letter Zientzialariek RNA genoma zahar bat sekuentziatu ahal izan dute lehen aldiz. DNA genoma zaharrak aurretik ere sekuentziatuak izan dira baina RNA askoz  azkarrago degradatzen da, eta horrek zaildu egiten du sekuentziazioa. Garagarraren BSMV birusaren sekuentziazioarekin ezagutu ditugu birusaren adina eta birusaren hedapenak Europa bigarren milurtean zehar kolpatu zuten gertaera historikoekin izan zuen lotura.

Egunpasa zero azpitik 196 gradura

Egunpasa zero azpitik 196 gradura

Izain espezie bat nitrogeno likidoan 24 ordu eman ondoren bizirauteko gai dela erakutsi da

source link 2014/02/03
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1290 bisita

http://www.oipl.net/?doctoral-thesis-evaluation-criteria doctoral thesis evaluation criteria Nitrogeno egoera likidora oso tenperatura baxuan pasatzen da. Zero azpitik 196ºC-an mantentzen da egoera likidoan, hain zuzen ere. Bere tenperatura baxuagatik oso erabilia da industrian eta ikerketan bat-bateko izozketak eragiteko edota hainbat kriogenizazio-prozesutarako. Tenperatura baxu horiek eta bat-bateko izozketak, normalean, heriotza ekarri beharko lioke bizitza forma orori. Bada, ordea, logika horri aurre egiten dionik.

Lilietatik erleetara jauzi egin zuen birusarena

Lilietatik erleetara jauzi egin zuen birusarena

Landareentzat espezifikoa zela uste zen birus patogeno bat aurkitu dute erleetan

http://gdgmumbai.org/?p=who-can-help-me-do-my-assignment Liztor asiarraren aurrerakadaren kariaz erle eztigileen (Apis mellifera) populazioen arazoen inguruko berriak bolo-bolo plazaratu dira azken urteotan. Liztorrena ez da, ordea, erleek jasan duten eraso bakarra. Kaleratu berri den ikerketa batek aditzera eman du erle populazio batzuetan tabako landarea erasotzen duen birusaren presentzia baieztatu dela eta erleak landare horren polenaren bidez kutsatzen direla.

Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago

Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago

Zuhaitz handi eta zaharren hazkuntza azkartu egiten da tamaina handitu ahala

how to write a synthesis essay 2014/01/27
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
1248 bisita

do my essay uk Uste izan da luzaroan zuhaitzen hazkuntza makaldu eta erabat gelditu egiten dela adinean aurrera egin eta tamaina handia dutenean. Egon badago baieztapen hori babesten duten ikerketarik, badituzte hutsune batzuk, ordea, lan horiek. Uste horri aurka eginez, argitaratu berri den lan baten arabera zuhaitzen biomasa-hazkuntzaren abiadura ez da adina eta tamainarekin ez mantsotzen eta ezta gelditzen ere; aitzitik, azkartu egiten da.Horrek nabarmentzen du zuhaitz zahar eta handiek karbonoaren zikloan duten garrantzia berebizikoa.

Grafenoa, kutsadura nuklearraren aurkako antidoto?

Grafenoa, kutsadura nuklearraren aurkako antidoto?

Grafenoak hondakin nuklearrekin kutsatutako uren garbiketa erraztu lezake

http://www.nbinflatables.com/community-service-college-essay/

see

follow site Grafenoa azken urteotan zeresana ematen ari den ekaia dugu. Grafitoaren antzera karbono-atomoak era hexagonalean antolatzen dira grafenoa osatzeko baina, beste berezitasunen artean, atomo bakarreko lodiera duen xafla gisa antolatzen dira. Propietate berezi horiek direla eta potentzial izugarriak esleitzen zaizkio epe ertain eta luzera. Argitaratu berri den lan baten arabera, kutsadura nuklearra arintzeko ere erabil liteke grafenoa.

Txinpantzeen artean gerra zibila deklaratu zenekoa

Txinpantzeen artean gerra zibila deklaratu zenekoa

40 urte bete berri dira gizakia ez den primateen arteko lehen gerra dokumentatu zenetik

Godi gaztea Kahama bailarako bere taldekideetatik aparte samar zebilen arbola batetik jaten euren bizilagun ziren Kasakela klaneko zortzi kidek eraso egin ziotenean. Kasakelarren erasoa ez zuen usaindu ere egin Godik eta ezin izan zuen ezer egin bere burua defendatzeko. Halakoa izan zen hamar minutuz jaso zuen jipoia, zaurien ondorioz hil egin zela handik gutxira. 1974 urteko urtarrilaren 7a zen eta gerra piztu berri zen Gombe-ko Parke Nazionaleko (Tanzania) txinpantzeen artean.

Interes-gatazkak eta ikerketa gatazkan: obesitatea eta edari azukredunen adibidea

Interes-gatazkak eta ikerketa gatazkan: obesitatea eta edari azukredunen adibidea

Interes ekonomikoek edari azukredunek obesitatearengan duten eraginari buruzko ikerketen ondorioengan eragiten dute

enter site 2014/01/17
Mikel Irastorza
Iruzkinik ez
806 bisita

Interes-gatazkak ikerketaren Troiako zaldietako bat dira. Funtsean ikerketa bat interes-gatazkan sartzen dela esaten da ikerketaren egileek euren lanaren ondorioekiko aurretiazko interes bat dutenean, normalean interes ekonomiko gisa ulertzen dena. Fenomeno horren isla, Nafarroako Unibertsitateko ikertalde batek ebatzi du interes ekonomikoen arteko gatazkek okertu egin ditzaketela freskagarri azukredunen kontsumoaren eta obesitatearen arteko erlazioa ebaluatzen duten berrikusketa (edo review) sistematikoen ondorioak.

Irletako biztanle otzanak

Irletako biztanle otzanak

Irletan bizi diren animaliak kontinenteetan bizi diren ahaideak baina fidakorragoak dira

Beagle itsasontziarekin Galapago uharteetan egindako geldialdian Darwin ohartu zen bertako animaliek itxura batean gizakiekiko erakusten zuten konfiantzaz eta beldurrik ezaz. Fenomeno horri azalpena emateko teoria bat ere proposatu zuen, zeinaren arabera animaliak hain axolagabeak ziren irletan ez zutelako harrapari naturalik. Darwin, beste behin, zuzen zebilela baieztatu berri du ikerketa batek.

Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu

Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu

Duela 100 milioi urte fosilizatutako anbar puska batean landare loredunen ugalketa sexualaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dituzte. Kretazeoko 18 lore txikietatik bat haziak garatzen ari dela ikus daiteke ezin hobe mantendu den harri-bitxi honetan.

Supersumendiek desberdin egiten dute eztanda

Supersumendiek desberdin egiten dute eztanda

Sumendi erraldoien erupzioek ez dute ohiko sumendien mekanismoa jarraitzen

Italiako Etnaren, Stromboliren edota Vesubioren gisako sumendi txikien erupzioa eragiten du magma metaketatik eratorritako presioak. Lurraren barnealdetik igotako magma metatuz doa ganbara batean sumendiaren muinean, metatutako arroka urtu horrek eragindako presioak gainazala zartatu eta kanpoaldera isurtzen den arte. Sumendi erraldoien kasuan, aldiz, magma-ganbara horiek handiegiak dira presio hutsez zartarazteko. Argitaratu berri den ikerketa batek supersumendi horien erupzio-mekanismoa izan litekeena ebatzi du.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...