Albisteak

Aireko kutsadura eta heldu gazteen zainetako kalteak

follow site 2016/11/14
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

http://www.lakecharlesclinicaltrials.com/political-science-assignment-help/ Airearen kutsadura goraka doa azkeneko hamarkadetan eta dagoeneko osasunerako kaltegarri ere bada. Kutsadura honek zainetako kalteak eragin ditzake eta hainbat gaixotasun sortu. Kutsadura hau hirietan da nabarmenena eta trafikoa du iturri nagusietako bat.


Aireko kutsadura eta heldu gazteen zainetako kalteak

next Airearen kutsadurak zainetako kalteak eragin ditzake heldu gazteetan (23 urte batez beste). Aireko partikula finen kutsadurak, gainontzean osasuntsu dauden pertsonen osasuna kaltetu lezake.

see Estatu Batuetan egin den ikerketa batean atmosferan dagoen materia partikulatu fina aztertu zuten. Aztertu dituzten partikula fin hauek 2,5 mikrometro baino txikiagoak dira eta solido zein likidoak izan daitezke. Normalean autoen motorrek, fabrikek, zentral elektrikoek, suteek eta zigarroek askatzen dituzte.

Partikula fin hauen kontzentrazio altuetan bizi den jendearen odola aztertu dute eta anormalitate nabariak antzeman dituzte. Aireko kutsadura handituz zihoan neurrian ondorengo gaitzak jasan zituzten ikertuek:

  1. Zeluletan kalteak edota zelularen heriotza adierazten duten mikropartikulak gehiago ziren.
  2. Odol-hodien hazkuntza inhibitzen duten proteinen kantitatea igo zen.
  3. Odol-hodien hanturarekin zerikusia duten proteinen kantitatea igo zen.

follow site Aurkikuntza honekin ikusi da kutsatutako ingurunetan bizi den jendeak hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak, odol-isuri orokorragoak eta gero eta gazteago gertazea pairatu dezakela.

 

Iturria: NCYT

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...