Albisteak

Apendizea baliogarria da!

2017/01/24
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Orain arte susmo hutsa izan arren, apendizeak badu funtzioa. Hain justu, gure inmunitate sisteman hainbat bakterio behar beharrezkoak ditugu eta horien gordelekua da.


Apendizea baliogarria da!

 

Jende askok oraindik uste du gizakion heste sobreak ez duela funtziorik, garai bateko organoren baten aztarna dela, eta eboluzioak oraindik ezin izan duela gainetik kendu. Bada, orain gutxi apendizearen funtzio biologikoa aurkitu dute, gaurdaino iraun izanaren zergatia alegia.

Komunitate zientifikoak denbora zeraman apendizearen zereginak zein izan zitezkeen espekulatzen, eta esaten zuten hesteko bakterio onuragarrien babesleku izan zitekeela, horiek infekzioen hedapena ekiditeko. Aurten berretsi egin dute hipotesia.

Horretarako 533 ugaztun espezie ikertu dituzte, eta ikusi dute eboluzioan zehar behin apendizea agertzean desagertzea ez zela arrunta. Gainera behin agertuta organoak hobera eboluzionatu duela ikusi da gehienbat, nahiz eta leinu batzuetan desagertu ere egin den.

Funtzio nagusia gure defentsen lagungarri izatea da. Horregatik, kolitis gaixotasuna (beherakoa, sukarra, botagurea eta abdomeneko mina sortzen duen hesteko infekzioa) jasateko lau aldiz aukera gutxiago daukate apendizedunek gabekoek baino. 

Oraindik emaitzak ez dira erabakiorrak, beste ikerlari batzuk emaitza berak lortu artean. Orain, ordea, beste galdera bat sortzen da: zergatik ez dute albo ondoriorik apendizea kendutako pertsonek? Ikerlarien arabera heste sobrea galtzean gorputzeko beste ehun eta organoek zelula inmuneak sortuko lituzkete galera orekatzeko.

 

Iturria: Science Direct

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...