Albisteak

Bihotzeko gaixotasunak eta barne produktu gordina
Maila sozioekonomikoak bihotzeko gaixotasunetan eragiten duela ondorioztatu dute

2017/03/16
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Revista Española de Cardiología aldizkarian argitaratu dutenez Barne Produktu Gordinak eta heriotza kardiobaskularrak erlazionatuta daude. Malagako Univertsitateko, Virgen Hospitale Unibertsitarioko eta CIBERCV-eko (Centro de Investigación Biomédica en Red de Enfermedades Cardiovasculares) ikerlariek egin dute ikerketa hau.


Bihotzeko gaixotasunak eta barne produktu gordina

Herrialde garatuetan bihotzeko gaixotasunengatik gertatzen diren heriotzak gut,xitzen ari badira ere, heriotza arrazoi nagusia izaten jarraitzen dute. Espainian esaterako heriotzen % 29 gertatzen dira gaixotasun kardiobaskularren erruz.

Ikerketa honen helburua bihotzeko gaixotasunen eta per capita barne produktu gordinaren (BPG) arteko erlazio bat definitzea zen 2005 eta 2014 urte arteko datuekin. Analisiak egin ondoren ikusi zen barne produktu gordin baxua zuten lekuetan bihotzeko gaixotasunekin erlazionatutako heriotzak handiagoak ziren BPG handiagoa zen lekuetan baino.

Obesitatea eta 2 motako diabetes mellitus gaixotasunak bizi-estiloaren isla dira, eta gaixotasun kardiobaskularrak eragiten dituzten faktore erabakigarriak dira. Beraz, egoera sozioekonomiko okerragoa duten eskualdeek arrisku gehiago dute, izan ere, aukera gutxiago dituzte osasun sistemara heltzeko eta kontrol eta prebentzio neurriak hartzeko.

Egia da, hala ere, osasun kardiobaskularra ez dagoela erabat maila sozioekonomikoari lotuta, nahiz eta kontutan hartu beharreko faktore bat den.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...